Ikasleen iritziz, EKT ikastaroa “lujo bat da”
2011/01/21
EKT irratsaioak hiru ikasle elkarrizketatu ditu Gabonak osteko lehen irratsaioan. Hauen iritziz, “lujo bat da” asteazkenetan ohiko lana utzi eta Eskoriatzara etortzea euskal kulturgintzaren transmisioaz aritzeko. Nota jarri behar-eta, 8,5 - 9 jarri diote ikastaroari.
Julian Beloki kazetariak gidatu zuen elkarrizketa. Telefonoaren bestaldean, berriz, ikasle hauek: Erika Lagoma lesakarra (Bertsozale Elkartea), Manuel Moreno ermuarra (Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa) eta Eneko Barberena arrasatearra (Txatxilipurdi Elkartea).
Hirurek jantzi beharrak bultzatuta eta harremanak egiteko eman zuten izena EKT ikastaroan, bat datoz-eta kulturgintza geroratzeko ezinbestekoa dela elkarren berri izatea. Lelo bat aukeratu behar izanez gero XXI. menderako, “sentitu, pentsatu eta ekin” aukeratuko lukete.

Nahi izate aldera, hementxe entzun dezakezue elkarrizketa, klik eginda beheko playerrean.
