EKT aditu tituluaren 3. moduluak iritzi onak jaso ditu ikasleen partetik
Hirugarren
modulua amaitu da —Euskal kulturgintza I: XXI. mendean, gizarte
aldaketak—, eta EKTko ikasleak pozik agertu dira berau zelan joan den.
Gehienek esan dute “interesgarria” eta “aberasgarria” izan dela. Beste
batzuek diote “berria” izan dela, eta baita “sakona eta mamitsua” ere.
Hizlariei
dagokienez, ikasleak gustura agertu dira. Hori bai, zenbait kasutan,
“abstrakzio maila handia” aurkitu dute, batez ere adituen kasuan.
Ikasle batek horrela adierazi du: “Arituak asko gustatu zaizkit. Aditu
batzuei, aldiz, zaila egin zait kontatu nahi zuten guztia ulertzea”.
Antolaketa, dotore
Ikasleen iritziz, EKTren webgunean zintzilik dauden bideo, audio eta testuak oso erabilgarriak dira, askotan erabiltzen baitituzte, antza, ikastaroan entzundakoak argitzeko. Horrekin batera, “oso egoki” ikusten dituzte tutore-mintegia eta bloga. Hala ere, bada eskatzen duenik dinamizazio handiagoxea tutore-mintegietan. Blogari dagokionez, ostera, zenbaitek denbora falta aipatzen dute bertan parte handiagoa hartzeko.
Proposamenak
Hiru proposamen jaso dira blogaren inguruan:
- Eska daiteke norberak prestatu beharreko lanak blogean jartzea.
- Bakoitzak puntu bana bota beharko luke bloga elikatzeko.
- Antolatzaileek ere parte hartu beharko lukete blogean, ikasleak zirikatzeko besterik ez bada ere.
Asteazkeneko kit-kata
Horrela deitu dio ikasle batek asteroko saioari, beretzat EKT ikastaroa indargarri bezain gozoa baita. Horren haritik, batek baino gehiagok aitortu dute “ondo pasatzen dutela” ikastaroan, nahiz eta azken txanpara hurbildu ahala, kezka ere agertu den, egin beharreko lanen aurrean.
