EITBk leku berezia sortu dio EKT ikastaroari bere webgunean

2011/01/16
Euskal Irrati-telebistak atal berezi bat sortu du bere webgunean EKT izenarekin, eta bertan eskegitzen ari da Euskadi Irratiak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroari eskainitako irratsaioak, Julian Belokiren zuzendaritzapean.

Ikasturte honetan ere Euskadi Irratia jarraipen estua egiten ari zaio Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluari, orain bi urte egin zuen moduan. Oraingoan, Joanes Imaz kazetaria ari da parte hartzen graduondoan, eta bertako saioetan oinarrituta, irratsaio bereziak prestatzen ari da Jakin minez irratsaiorako. Saioak asteartero izaten dira arratsaldeko 21:30ean, Julian Beloki kazetariak aurkeztuta. Errepikapena, aldiz, igande gauetan, 22:30ean. Berritasuna izan da orri bat eskaintzea EKT izenarekin, eitb.com webgunearen barruan, eta erabaki horretan zerikusi handia izan du Arantxa Kalzada Euskadi Irratiko Programa buruak.

Berez, Jakin minez irratsaioa Euskadi Irratiaren ahalegina da unibertsitatea irratira gerturatzeko. Bertan, unibertsitateei buruzko informazioa ematen da, ikasketa berrienak non dauden esaten da, ikasleei eta tesigileei ematen zaie hitza, eta atzerriko unibertsitateen eskaintza ematen da jakitera.