Albisteak

2010-11 ikasturtean abiatuko da EKT aditu tituluaren 3. edizioa.

2010/02/02

Dagoeneko hasita gaude egituratzen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu-tituluaren 3. edizioa. Orain arte bildutako esperientzia aberatsak gidatzen gaitu hurrengo edizioa are eta aberasgarriagoa izan dadin partaide guztiontzat.

Matrikulatzeko epea 2010eko maiatzean hasiko da.

Aditu-titulu honen jitearen berri jakin nahi izanez gero, web honetan bertan aurkitu ahal duzu informazio hori guztia: helburuak, orain arteko hizlariak eta ikasleak, komunikabideetan izandako oihartzuna, etab.

Interesik baduzu lehen eskutik jasotzeko EKTren hurrengo edizioaren berri, anima zaitez eta idatz iezaguzu kulturgintza@huhezi.edu helbidera.


2010-11 ikasturtean abiatuko da EKT aditu tituluaren 3. edizioa.