Albisteak

Miriam Lukik Euslandia idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua

Miriam Lukik Euslandia idatzi du, EKT aditu tituluan oinarritua

2011/06/27

2008-2009 ikasturtean, Miriam Luki kazetariak izena eman zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren bigarren edizioan, Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan antolatua. Graduondoko hartan adituei entzundakotik abiatuta, barne gogoeta piztu zitzaion Miriami, eta haren emaitza Euslandia liburua izan da.

Gehiago irakurri

Ekainaren 1ean amaitu zen EKTren 3.edizioa

Ekainaren 1ean amaitu zen EKTren 3.edizioa

2011/06/22

Joxanton Artzeren saioarekin hasi, partaide guztion artean atondutako azken festarekin jarraitu eta Edorta Agirrek prestatutako afari ederrarekin amaitu zen ikasturte honetakoa.

Gehiago irakurri

Dida lipduba: ongi etorri euskararen mundura!

Dida lipduba: ongi etorri euskararen mundura!

2011/03/18

Martxoaren 2an, GaraiOn Naturartea Elkartekoek gidatuta eta Eman ekoizetxeak grabatua, DIDA izeneko lipdub grabazioa ezin bereziagoa sortu zuten EKT-ko ikasle zein irakasleek. GaraiOn taldekoak ideia jakin bat lantzeko asmoarekin agertu ziren fakultatean: EKTko kideak prozesu sortzaile batean murgiltzea.

Gehiago irakurri

XXI. mendeko euskaldunen elkarteez gogoeta-prozesua gidatu du SORguneak ikertegiak

XXI. mendeko euskaldunen elkarteez gogoeta-prozesua gidatu du SORguneak ikertegiak

2011/03/01

2011ko otsailaren 26an egin da Bilboko Alhondegian Topagunean biltzen diren eragileen kongresua. Kongresu horretan onartu den txostenaren gidari-lanetan aritu da HUHEZIko lan-taldea.

Gehiago irakurri

EKTkideok otsailaren 19an “Bilbo eta euskara” ibilbidea egin dugu

EKTkideok otsailaren 19an “Bilbo eta euskara” ibilbidea egin dugu

2011/02/23

2011ko otsailaren 19an Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluko zenbait kide Bilbon izan ginen, eta bertan Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek gidatuta, Zazpi kaleak, Albia eta Areatzan zehar ibili ginen, bisita gidatuan, Bilbo eta euskara arrastoari jarraika.

Gehiago irakurri

Ikasleen iritziz, EKT ikastaroa “lujo bat da”

Ikasleen iritziz, EKT ikastaroa “lujo bat da”

2011/01/21

EKT irratsaioak hiru ikasle elkarrizketatu ditu Gabonak osteko lehen irratsaioan. Hauen iritziz, “lujo bat da” asteazkenetan ohiko lana utzi eta Eskoriatzara etortzea euskal kulturgintzaren transmisioaz aritzeko. Nota jarri behar-eta, 8,5 - 9 jarri diote ikastaroari.

Gehiago irakurri

EITBk leku berezia sortu dio EKT ikastaroari bere webgunean

EITBk leku berezia sortu dio EKT ikastaroari bere webgunean

2011/01/16

Euskal Irrati-telebistak atal berezi bat sortu du bere webgunean EKT izenarekin, eta bertan eskegitzen ari da Euskadi Irratiak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroari eskainitako irratsaioak, Julian Belokiren zuzendaritzapean.

Gehiago irakurri

Mikel Laboa gogoan daukagula, Xabier Lete joan zaigu

Mikel Laboa gogoan daukagula, Xabier Lete joan zaigu

2010/12/14

Abenduaren 1ean, Laboa hil zeneko bigarren urteurrenean, EKTn gogoan hartu nahi izan dugu, eta geure neurriko omenaldi goxoa eskaini. Oraingoak zein aurreko edizioetan ikasle aritutakoak izan dira protagonistak:gertu, emankor, esker oneko... Abenduaren 4an, ondikotz, EKTren aurreko bi edizioetan geure artean izan genuen Xabier Lete maixua zendu zen.

Gehiago irakurri

Hasi da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 3. aldia

Hasi da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 3. aldia

2010/10/14

Joan Mari Torrealdai euskaltzainak ireki zuen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren hirugarren aldia. Bere hitzaldiaren gaia: “Egunkariaren epaiketaren harira garatutako diskurtsoak”. Hirugarren aldi honetan 36 ikaslek eman zuten izena, bost probintziatatik etorriak.

Gehiago irakurri

Gipuzkoa Kulturak arreta eman dio EKT ikastaroari, bideo baten bidez

Gipuzkoa Kulturak arreta eman dio EKT ikastaroari, bideo baten bidez

2010/09/24

Goiena Telebistak bideo bat egin du Euskal Kulturgintzaren Transmisioa gai hartuta. Hamar minutuan, bideoak jasotzen du zer den EKT aditu titulua eta zer berrikuntza dakarren ikastaroaren hirugarren aldiak.

Gehiago irakurri

Maialen Lujanbioren koadernoa argitaratuko da, EKT aditu titulua oinarri hartuta

Maialen Lujanbioren koadernoa argitaratuko da, EKT aditu titulua oinarri hartuta

2010/09/14

HUHEZIk eta Lankuk Maialen Lujanbio bertsolariaren koaderno bat aurkeztu dute: “Hau koaderno bat zen (hau koaderno haren berrinterpretazioa da)”. Bertan, bertsolariak biltzen ditu bere oharrak, 2007-2008 ikasturtean egindakoak, EKT aditu tituluan ikasle gisa zebilela.

Gehiago irakurri

Ireki da matrikulazio epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 3. ediziorako

Ireki da matrikulazio epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 3. ediziorako

2010/05/13

Maiatzaren 10etik irailaren 30era Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak irekita izango du matrikula egiteko epea. Matrikula egitea 2.000€ kostatuko da, eta berau hiru zatitan ordaindu ahal izango da. Betiko moduan, hizlari ezagunek hartuko dute parte EKT ikastaroan.

Gehiago irakurri

Larrun gehigarria Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroari eskainia

Larrun gehigarria Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaroari eskainia

2010/05/10

Ikusita Euskal Kulturgintzaren Transmisioa zelako garrantzia hartzen ari den, Argia aldizkariaren Larrun gehigarriak ale berezia eskaini dio Mondragon Unibertsitatearen aditu tituluari. Larrunek ikastaroko zazpi irakasle elkarrizketatu ditu, zuzendaria barne.

Gehiago irakurri