Proiektua abiarazi duten gogoetak

Proiektua abiarazi duten gogoetak

  • XXI. mendeko desafio globalen aroan, gure artean kulturgintzari buruzko esperientzia, gogoeta eta praktiken biltze-, sistematizazio- eta transmisio-lana bideratu egin behar da.
  • Agerikoa da gure kulturgintza hezkuntzan eta herri-eskualdeetako dinamikan egokiago txertatu behar dugula. Horretarako, baina, irizpide, esperientzia eta formatzaile falta somatzen da han eta hemen. Era berean, kulturgintzaren inguruko gogoeta-irizpideetan eta formazioan sakondu egin behar dugu denok: elkarteetako, ikastetxeetako, udaletako, hedabideetako eta erakundeetako eragileak.

Eskaintza

  • Euskal kulturgintza modernoaren ibilbideari buruzko formazio panoramiko eta sakona, gure kulturako pertsona funtsezkoek lehen pertsonan oldoztua eta emana.
  • Kulturgintzaren desafioei buruzko formazio multifokal eta dialogikoa.
  • Kulturgintza hezkuntzan, herrietako dinamiketan, programazioan, elkartegintzan, komunikazioan eta sorkuntzan garatzeko ekinbide eta tresnei buruzko formazioa.