Koordinatzailea

Julen Arexolaleiba Biteri

Julen Arexolaleiba

Ikasketak

Arrasaten jaio zen 1962an. Irakasletza ikasi zuen, Euskal Filologia adarrean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan. Halaber, lizentziaduna da Hizkuntzen Psikopedagogian (Huhezi). Horrezaz gain, aditua da Euskal Herriko Gizarte Komunikazioan (EHU).

Lan esperientzia

  • 1987a ezkero, irakaslea da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Mondragon Unibertsitatean.
  • 1984an lehen liberatua izan zen Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartean.
  • 1989tik 1993ra Jazten aldizkariaren zuzendaria izan zen.
  • 1990 hamarraldian, Adorez eta Atseginez mintegiaren zuzendaria.
  • 1996-2005 aholku emailea Ulibarri proiektuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.
  • 1997an Lana euskalduntzeko Emun kooperatibaren sortzaileetako bat, eta enpresako lehen lehendakaria.