Batzorde pedagogikoa

Lau lagunek osatzen dute Batzorde pedagogikoa EKT aditu tituluan: Jesus Garmendia, Andoni Izagirre, Jon Sarasua eta Iñaki Urruzola.

Jesus Garmendia

Azkoitian jaioa 1941ean.

  • Filologian Lizentziatua ( Hispanicas )
  • Eskoriatzako Irakasle Eskolaren sortzaileetako bat (1976). Zuzendaria 1978tik 1985era eta 1989tik 1997ra. Halaber, Mondragon Unibertsitatea sortutakoan, HUHEZIren dekanoa 1997tik 2002ra.
  • 2002tik 2006ra Mendeberri Hezkuntza Proiektuaren koordinatzailea izan da HUHEZIn.
  • San Frantzisko Xabier ikastolaren lehendakaria. AEDren lehendakaria, Esaizu ikasmaterialen koegilea, Emun kooperatibaren sortzaileetako bat eta lehendakaria.

Andoni Eizagirre

Andoni Eizagirre (Zarautz, 1979), Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da, ez-ohiko sariarekin. Teoria Politikoan espezializatua eta Filosofian doktorea ere bada.

  • 2003-2007 urteen bitartean CSIC-eko ikertzaile bekaduna izan da. Bitarte horretan bere aztergaiak teknologia berriak eta berrikuntza soziala izan dira, eta horri buruzko hainbat liburu eta idazlanen egilea da. 2007-2008 ikasturteaz geroztik Huhezi fakultatean ari da, Mondragon Unibertsitatean.

    • “Pentsamenduaren Historia”, “Gizartearen Lege Alderdiak” eta “Inguruaren bilakaera sozialaren azterketa” irakasten ditu.

    • Lanki Institutuko eta Sorguneak Euskal Sorkuntzaren Jakintza Guneko kidea da.

    • Une honetan “gizarte aldaketak”, “euskal kulturgintza” eta “errealitate sozial berria” dira bere aztergaiak.

Jon Sarasua

Aretxabaletan jaio zen, 1966an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktorea da Informazio Zientzietan.

Sorkuntzan eta gizarte-eragiletzan jarduna da hainbat urtez, eta orain nagusiki unibertsitatean egiten du lana, Huhezi fakultatean, Lanki Ikertegiko arduradun lanetan, eta hainbat ikasketatako irakasle moduan, 1998 urtetik aurrera.

Euskalgintza eta kooperatibagintza

Kooperatibagintza alorrari eta euskalgintzari begira egin ditu bere ikerketa eta eragiletza-lan gehienak. Hainbat liburu eta bestelako argitalpen egin ditu azken hamabost urteotan, bereziki autoeraketa eta kooperatibagintza alorrean.

Kulturgintza

  • Bertsolari ibilbidea 1980tik 2000. urtera.
  • Bertsozale Elkarteko zuzendaritzakide hasierako bi hamarkadetako hainbat urtetan.
  • Euskararen unibertsoan eta Kontseiluaren sorreran.
  • “Zozoak beleari” saio liburua Andoni Egañarekin, 1997an.
  • “Txepetxekin solasean” elkarrizketa liburua Jose Maria Sanchez Carrionekin, 1996an.
  • “Bat-bateko bertsolaritza” liburua Andoni Egaña eta Joxerra Gartziarekin batera, 2001ean.
  • Euskal Kulturgintza graduondoaren eta Sorguneak ikergunearen sorreran 2004tik aurrera.

Iñaki Urruzola

 

Lasarte-Orian jaio zen  1973an. Musika ikasketak egin zituen; pianoa eta akordeoian errepertorio zabala landu zuen (klasikoa, gaur egungoa, esperimentala). Halaber, konposizio ikasketak egin zituen Francisco Escudero maisuarekin 1990etik 1996ra.

Bestalde, gidoigintza kurtsoak egin zituen Mitxel Gaztanbide gidoilari ospetsuaren eskutik, eta Alfonso Sastreren “antzezlanen idazketa prozesua” mintegian parte hartu zuen (1997-1998). Gaur egun beste hainbat ikasketa egiten ari da.

Lan esperientzia

  • 1995tetik 1999ra Ttakun Kultur Elkarteko kultura lantaldeko arduraduna; Jalgi Kafe Antzokiko kultur arduraduna 1997tik 1999ra.
  • 1998tik 2000ra “Kultur Errota” proiektua sortu zuen Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarentzat; lehenengo bi edizioen kudeaketa bere gain hartu zuen, Ixabel Etxebarriarekin batera .
  • 2000tik 2004ra Bilboko Zenbat Gara Elkartean (Bilboko Kafe Antzokia, Gabriel Aresti Euskaltegia, Bilbo Hiria Irratia, Algara) jardun zuen ”proiektu berriak” sailean.
  • 2003tik 2006ra Arteola proiektua sortzen ibili zen Euskal Herriko zenbait kultur gizonekin  batera; orduz geroztik hainbat egitasmoren ekoizlea izan da: Littera&musika, Ahobete kanta bilduma...
  • 2004tik 2007ra “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” Graduondoaren bultzatzaileetariko bat, Arteola eta Huhezi fakultatearen lankidetzari esker.
  • 2009 Sorguneak Ikertegiaren partaide da.

Ekoizpen lanak

  • 2004tik 2007ra Littera&Musika  bildumaren ekoizpenean ibilia. (Arteola&Pamiela)
    • Oteiza Jorgeri, disko-liburua (ekoipenaren zuzendaritza)
    • Zeharbideetan, disko-liburua (Antonio O´Breskey eta Joxeanjel Irigaray)
    • Rilkeren Orduen Liburua, disko-liburua (Xabier Lete)
    • Henry Bengoa Inventarium, disko-liburua (Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika eta Jimy Iturralde)
    • Ustaritzetik Tolosan barru, (Joxean Artze)
    • Erroen modernitatea  (Nestor Basterretxeari eskainitako dokumentala ) (lan kolektiboaren zuzendaritza: Joxeanjel Irigaray)
  • Ahobete kanta proiektua. Euskal Herriko herri-musika hezkuntza ez-arautuan txertatzeko ikas-materiala (2005). Ekoizpena: Arteola. Finanziazioa: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (Eusko Jaurlaritza). Partaidetza berezia: Euskal Herriko Musika-eskolen Elkartea.