Eredu pedagogikoa

Master honen protagonista nagusia ikaslea da hau da, zu zeu eta ardatz nagusia proiektua, zure proiektua.

Oinarrizko printzipioak

Ikaslearen ardura eta autonomia:

  • Ikaslea izango da prozesuaren ardatza eta bere autonomia indartuko dituen konpetentziak garatu beharko ditu.

Hezkiketa etiko-pertsonala; baloreen garapena eta zeharkako konpetentziak:

  • Konpetentzia teknikoak ez ezik parte hartzea, kooperazioa, solidaritatea, berrikuntza, aldaketa sozialarekiko konpromesua, aniztasuna... zeharkako konpetentziekin batera garatu beharko ditu ikasleak.

Oinarri metodologikoak

  • Abiapuntua ikaslearen profila eta honen aurrezagutzak dira. Hauek ariketa edo ataza egokien bidez aktibatu behar dira.
  • Edukiak konpetentzia profesionalekin erlazionatzen dira eta materia guztietatik masterraren curriculumeko ikuspegi global bat isladatzen da.
  • Ikaskuntza funtzional eta esanguratsua: ikuspuntu profesional batetik, arazo eta kasu egokiak erabiltzen dira zeintzuek maila altuko garapen bat eskatzen duten eta proiektuarekin garrantzi are gehiago hartzen duten.

 

Helburu nagusiak

Komunitate birtualean parte hartzea eta sarean lan egitea:

  • Ikaskuntza jarduera sozial bat da, taldearekin eta taldetik ikasten dugu eta guztiok besteen lanetik eta ikaskuntza kolaboratibotik ikasten dugu.

Ezagutzak eta konpetentziak gaurkotzea:

  • Aurrezagutzetatik abiatuz, helburua ezagutza berriak eraikitzea da eta egungo egoerara egokituz ditugun ezagutzak gaurkotzea.

Berrikuntza:

  • Arazoen edo kasuen ebazpena ikuspuntu berritzaile batetik hartzen da, kalitatearen hobekuntza lortzeko konpromesutik.

azk9