Onarpen baldintzak

Hurrengo baldintzetako bat, gutxienez, betetzen duten ikasleek ateak zabalik izango dituzte ikasketa hauek egiteko:

azk4

a)   Espainiako unibertsitate titulu ofiziala edo, bestela, titulua eman den estatuan Master graduko ikaskuntzetan sartzeko gaitasuna aitortzen duen titulua, Goi Hezkuntzaren Europar Espazioko goi hezkuntzako erakunderen batek emanikoa, edukitzea:

  • Masterrean zuzenean sartu ahal izango dira "Gizarte eta Zuzenbide Zientziak" eta "Arte eta Giza Zientziak" alorretako titulua duten unibertsitate tituludun guztiak. Masterrean sartzeko, espediente akademikoko batez besteko nota izango da kontuan.
  • Bestelako ezagutza alorren bateko titulua duenak, bere curriculumarekin batera, Masterrean sartzeko eskabidezko eskutitza aurkeztu beharko du: gutun horretan, Masterreko edukien antzerakoetan duen eskarmentua zehatz-mehatz eta horrelako ikasketak egitera zerk eraman duen adieraziko du. Horrelakoetan, hezkuntzan lanbide-eskarmentua duten ikasleek lehentasuna izango dute.

b)   Goi Hezkuntzaren Europar Espaziokoez kanpoko hezkuntza-sistemaren batek emaniko unibertsitate titulua izatea, titulua homologatzeko premiarik gabe, baldin eta agertzen badute kasuan kasuko espainiar unibertsitate titulu ofizialen pareko eta titulua eman den estatuan graduatu ondoko ikasketetan sartzeko adinako prestakuntza-maila. Bide honetatiko sarrerak ez du inondik ere ondorioztatuko interesatuak daukan titulua homologatzerik ezta aintzat hartzerik ere (Masterra egitea baizik).