Izen-ematea

 

1. urratsa: IZEN EMATEA

Aurtengo uztailaren 9ra arte eman daiteke izena HUHEZI Fakultateko Idazkaritza Akademikoan edo, bestela, Unibertsitatearen web orriaren (www.mondragon.edu) edo Masterraren web orriaren (www.mondragon.edu/ekomu) bitartez, bertan adierazitako argibideen arabera.
Batean zein bestean izena emateko, dokumentazio hau behar da:

  • Izen emateko eskabidea, beterik
  • NAN edo pasaportearen fotokopia.

 

2. urratsa: DOKUMENTAZIOA IGORTZEA (epea: uztailaren 9ra arte)

Fakultatean bertan entregatu edo helbide honetara bidali behar da, posta zertifikatuz:
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Idazkaritza Akademikoa)
Dorleta Auzoa z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)


Agertu beharreko dokumentazioa:
a)    Unibertsitate tituludunei:

a.    Titulu akademikoa (fotokopia konpultsatua)
b.    Egiaztagiri akademikoa (orijinala edo fotokopia konpultsatua)
c.    Curriculum vitae gaurkotua, argazki eta guzti
d.    Eskabidezko eskutitza (behar den kasuetan)

 

*Oharra: ikasleak eskaturiko dokumentazioa aurkeztuko ez balu edo horrek emaniko datuak egiazkoak ez balira, hautapen-prozesutik kanpo geratuko litzateke interesatua.


3. urratsa: ONARPEN ZERRENDAK

Hautapen prozesua amaiturik, onarturiko ikasleen zerrenda Fakultatearen web orrian (www.mondragon.edu/huhezi) ezagutaraziko da uztailaren 12an.

4. urratsa: MATRIKULA EGITEA.

Matrikula uztailaren 13tik 16ra arte egin ahal izango da HUHEZI Fakultateko Idazkaritza Akademikoan edo Masterraren web orriaren bitartez (www.mondragon.edu/ekomu), bertan agertzen diren argibideen arabera.
Matrikula epe hori amaituta, plaza librerik egongo balitz, irailean beste matrikula epe bat irekiko litzateke.
Matrikula egin ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioa:

  • Argazki originala, nortasun agirikoaren tamainakoa; atzealdean ikasle horren izen-abizenak idatziko dira.
  • NANen edo pasaportearen fotokopia (konpultsatua)
  • Kontu korrontearen libretaren fotokopia.

Dokumentazio hori Fakultatean entregatu edo, bestela, posta zertifikatuz bidali beharko da helbide honetara:
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Idazkaritza Akademikoa)
Dorleta Auzoa z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)