Nola bilatu

Zer da bibliografia kudeatzailea?

Iturri desberdinen lortutako erreferentzia bibliografikoen maneiatzeko aplikazio informatikoa da. Datu-base pertsonalen itxura dute. Horrela erabiltzaile bakoitzak bere datu-base bibliografikoa sortzen du, mantentzen eta eguneratzen du bere beharren arabera.

Erreferentzia bibliografikoak automatikoki sortzeko, eguneratzeko eta antolatzeko, baita estilo bibliografiko desberdinak jarraituz forma emateko gai dira.

Kudeatzaile batekin zer egin daiteke?

  • Kanpoko erreferentziak inportatu (linean dauden datu-base desberdinetatik, bibliotekako katalogoetatik, artxiboetatik...)
  • Erreferentzia bibliografikoak ordenatu eta kudeatu
  • Barrukoak erreferentziak esportatu
  • Bibliografia ordenatu eta kudeatu
  • Bibliografia nazio arteko formatu bibliografiko anitzetan sortu eta berdiseinatu
  • Testuak idazten diren bitartean aipamen bibliografikoak eta bibliografia automatikoki sortu
  • Erreferentzia bibliografikoak eta bibliografia beste erabiltzaileekin partekatu

Bibliotekak ondorengoa eskaintzen eta gomendatzen dizu:

Refworks: linean den kudeatzailea, instalaziorik ez du behar

Beste programa batzuk  bibliografía kudeatzeko:

EndNoteWeb: FECY-eko lizentzia nazionalari esker dohain sar daiteke, ISI Web of Knowledge.plataformaren bidez

Zotero: FireFox-en erabiltzeko dohako plug-in-a, instalazioa behar du.