Informazioa bilatzeko aholkuak

Zure Bibliotekako katalogoan nola bilatu

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekan dokumentuak bilatzeko pausu hauek jarraitu:

1. Sartu katalogoan.

Kontsulta bibliografikoak egin ditzakezu edozein eremu (erregistro osoan egindako bilaketa), egilea, izenburua edo gaia aukeratuta:

  • Egile jakin baten obra zehatz bat bilatu nahi baduzu: Sartu egilearen abizena (izenik eta inizialik gabe) eta izenburuko hitz esanguratsuren bat “edozein eremu” dioen atalean.
  • Gai bati buruzko bibliografia bilatu nahi baduzu: Lehenengo saiakera “edozein eremu” atalean egitea aholkatzen dizugu. Emaitza asko jaso duzula iruditzen bazaizu, egin bilaketa bera “gaia” atalean.
  • Karrera-amaierako proiektu bat edo doktorego-tesi bat bilatu nahi baduzu: Bilaketarako interesatzen zaizkizun hitzen ondoan idatzi karrera-amaierako proiektua edo tesia hitzak eta eduki aktibatuta “edozein eremu” aukera.
  • Dokumentu motaren bat (monografikoa, aldizkaria, bideoa, ordenagailu-fitxategia, soinu-erregistroak) bilatu nahi baduzu: Aukeratu dokumentu-mota aukeraketa koadroan.

2. Bilatzen ari zaren dokumentua aurkitzen duzunean begiratu alearen datuen atalean.

Datu horiei esker dokumentua Bibliotekan non dagoen jakingo duzu.

Euskarria

Kokapen-kodea

Marra-kodea

Biblioteka

Kokalekua

Egoera

Itzultze data

45 00 097

M0010625

MGEP (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa)

Orokorra

Eskuragarri

 

Euskarria: zer den adierazten du: liburua, aldizkaria, filma edo euskarri elektronikoa.

Kokapen-kodea: dokumentua apaletan topatzen lagunduko dizu. Hobeto interpretatzeko hemen doakizu katalogo-zenbakiei buruzko laguntza.

Biblioteka: Alea zein Bibliotekatan dagoen adierazten du. Dokumentu bera Biblioteka batean baino gehiagotan egon daiteke.

Kokalekua: Bibliotekako zein sailetan dagoen (orokorra, hemeroteka, karrera-amaierako proiektuak, bideoak, gordailua) adierazten dizu. Internet bidez eskura daitezkeen baliabideak on-line edo zerbitzarian hitzekin adierazten dira kokalekua eremuan.

Egoera: Dokumentua ze egoeratan dagoen adierazten du; eskuragarri, maileguan, erreserbatuta, mailegutik kanpo edo galduta. Mailegatuta badago, zer egunetan itzuliko duten jakin dezakezu itzultzeko data eremuan.

Dokumentuak egoera hauetakoren bat izango du:

  • Eskuragarri

Dokumentua eskuragarri eta zure fakultateko Bibliotekan badago, apalera joan eta hartu dezakezu. Dokumentua beste fakultate batean badago eskuragarri, zure fakultateko Bibliotekan eskaera egin dezakezu ekar dezaten.

  • Maileguan

Dokumentua mailegatuta badago zuk zeuk egin dezakezu erreserba. Erreserba egiteko bilatu dokumentua katalogoan egin klik erregistroaren amaieran ageri den giltzaren gainean eta jarraitu jarraibideei.

Erreserba egin baduzu, liburua itzultzen dutenean Bibliotekak jasotzera pasatzeko abisatuko dizu. Itzultzeko data eremuan liburua mailegatuta duen erabiltzaileak noizko itzuli behar duen ikus dezakezu.

  • Mailegutik kanpo

Badaude mailegatu ezin diren materialak: aldizkariak, hiztegiak, entziklopediak... baina, horiek kontsultatzeko aukera daukazu Bibliotekan bertan.

  • Galdua

Aldi baterako galduta dauden dokumentuak dira.