Informazioa bilatzeko aholkuak

Aldizkarietako artikuluak nola bilatu

mondragonGai bati edo egile bati buruzko artikulu bila bazabiltza, Bibliotekak zure eskura jartzen dituen datu-baseak kontsultzea da onena. Datu-base horietan artikuluen erreferentzia bibliografikoak, biltzarretako aktak eta abar bildu dira, eta zenbaitetan testu osoa elektronikoki ikusteko aukera ere badago.

Bibliotekako Aldizkari Elektronikoak atalera ere joan zaitezke; han, aldizkarien edizio elektronikoetara sartu eta gaiaren edota izenburuaren arabera bilatzeko aukera izango duzu.

Erreferentzia lortu duzunean, bilatu aldizkariaren izenburua Mondragon Unibertsitateko katalogoan eta zenbaki hori baduen konprobatu ezazu.

Aldizkaria ez bada katalogoan azaltzen jar zaitez kontaktuan zure Bibliotekarekin, horrela, zuk behar duzun artikulua biblioteken arteko maileguaren bitartez eskatzeko.