Nola bilatu

Ekoizpen zientifikoaren eragin indizeak

Aldizkari baten eragin indizea bataz bestez aldizkari horretako artikulu konkretu bat aipatzen den aldi kopurua litzateke. Aldizkariak alderatu eta arlo zientifiko baten barruan hauen indarra neurtzeko erraminta bat da. Aldizkari baten eragina jakitea eta arlo zientifiko baten barruko aldizkari indartsuenak ezagutzea dira ohiko erabilerak. Indize hau kontuan izanda gehien aipatzen diren egile eta erakundeen zerrendak egiten dira.

Nola neurtu eragin-indizea.

Ezagunena eta nazioarteko mailan gehien erabiltzen den tresna Journal Citation Report da, ezinbestekoa munduan argitalpenen eragina eta inpaktua ezagutzeko eta proiektu zientifikoen eta ikerlarien garrantzia ebaluatzeko. Thomson ISI enpresak argitaratutako produktua ordaindu behar da eta bi edizio ditu JCR Science Edition, zientzia arloko aldizkarientzat eta JCR Social Sciences Edition, gizarte-zientzietako aldizkarientzat.

JCR plataformaz gain, beste tresna alternatiboak daude, SCImago Journal and Country Rank bezala.  Aldizkari zientifikoen indikadoreak eta herri indikadoreak libre eskaintzen ditu, SCOPUS-etik ateratako informazioa erabiliz (Elsevier argitaletxeko datu-basea). SJR indikadoreek 1996 urtetik aurrera Scopus-en dauden aldizkari zientifikoen bisibilitatea eskaintzen dute.

Beste baliabideak aldizkarien indarra ezagutzeko.

  • In-Recs: Granadako Unibertsitateak garatu duen giza zientzietako aldizkari espainiarren eragin indizea.