Bibliografia nola osatu

UNE-ISO 690-2013 Arauen araberako erreferentziak

Jarraian  dokumentu inprimatuen eta elektronikoen erreferentzia bibliografikoak egiteko jarraibide batzuk eskaintzen ditugu.

Dokumentu inprimatuen kasuan UNE-ISO 690:2013  arauan oinarrituta daude (ISO 690:2010 arauaren baliokidea).

Arau horietan bai zein elementu aipatu behar diren bai elementu horien ordena eta aurkezteko sekuentzia definituta geratzen dira. Dena den, arauetan puntuazioa eta estilo tipografikoa adibideak baino ez direnez, gehien erabiltzen direnak aukeratu ditugu.

Dokumentu inprimatuen erreferentzia bibliografikoak egiteko, ondoko jarraibideak izan behar ditugu kontutan:

  • Erreferentziaren datuak erabili den dokumentu originaletik zuzenean hartu behar dira.
  • Pertsonen izenak idazteko inizialak erabil daitezke, laburtzeko.
  • Egile desberdinak daudenean koma eta zuriune baten bidez banatuko dira; hiru baino gehiago daudenean lehenengo egilea aipa daiteke eta jarraian beste egileak daudela aipatu 'eta besteak' esamoldea erabiliz edo et al. laburdura ('eta besteak' esan nahi du).

Adibidez: COLLADO SÁNCHEZ-CAPUCHINO,Vicente.
RAMOS BARBERO, Basilio, Esteban GARCÍA MATÉ.

MURET, Pierre, Philippe SAGNAC

SALAS, Saturnino L. [et al.]

  • Egilea ezagutzen ez badugu, erreferentziaren lehenengo elementua izenburua izango da. Kontuan izan oro har erreferentzia guztiak egileekin hasten direla,  hauek ezagunak badira.

Adibidez: Lazarillo de Tormes. Madrid: El Pais, 2005

  • Egilea erakunde bat bada, erakundearen izena aipatuko da,beti  informazio-iturrian dagoen moduan.

Adibidez: ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE NORMALIZACIÓN Y CERTIFICACIÓN. Cables para aparatos de elevación: Criterios de examen y de sustitución de los cables. Madrid: AENOR, 1991

  • Sekzioa, departamentua edo menpeko erakunde bat agertzen bada, honen izena emango dugu erakundearena eta gero, puntu eta zuriune batez banatuta.
  • Gobernuko erakundeetan lehenago izen geografikoa aipatzen da eta gero erakundearen izena.

Adibidez: EUSKADI. Lehendakaritza.

  • Erakundearen izena zalantzagarria bada, hiriko izena ere aipatuko da, parentesi artean.

Adibidez: BIBLIOTECA NACIONAL (Madrid)

  • Subtituluak izenburu eta gero aipa daitezke, bi puntu eta hutsune baten bidez banatuta. ( : )
  • Argitalpen tokia beti obraren hizkuntzan aipatzen da.

Adibidez: London: Thames, 2004

  • Argitalpen tokia ez bada agertzen, toki ziurra eman dezakegu kortzete artean, galdera ikurra gehituta (?); bestela, tokirik ez bada aipatzen [s. l.] laburdura idatziko da. (sine loco, tokirik gabe)

Adibidez: [s.l.]: Bruño, 1949

  • Dokumentuan argitaletxea ez bada agertzen [s. n.] laburdura erabiltzen da (sine nomine= izenik gabe)

Adibidez: [s.l.]: [s.n.], 1912

  • Dokumentuan datarik ez bada agertzen data hurbila eman daiteke: data honen ondoan ca. laburdura erabiliz, edo galdera ikurra erabiliz (?).

Adibidez:  ca. 1586 (?)

197?

  • Edizioa agertzen bada, obran agertzen den bezala aipatuko da. Lehenengo edizioa denean ez da aipatu behar.

Adibidez: 3ª ed.

5ª edición revisada y ampliada

Dokumentu elektronikoen kasuan goiko jarraibide guztiak mantentzen dira, eta, gainera, ondorengo jarraibide berriak kontuan izango ditugu:

  • Erreferentziaren datuak dokumentu elektronikotik zuzuen hartuko dira.
  • Sarbidea interneten bidez bada dokumentua linean dagoela aipatu behar da.

Adibidez: [linean] [on line]

  • Dokumentu elektronikoak linean badira kontsultaren data aipatzea ezinbestekoa da.

Adibidez: [Kontsulta: 2009-10-20]

  • Dokumentu elektronikoak linean direnean helbide elektronikoa adieraziko da, modu honetan,

Adibidez:  Erabilgarria http://www.  helbidean

  • Dokumentu elektronikoak linean badira tokia eta argitaletxearen izena aipatzea ez da derrigorrezkoa. Bakarrik aipatuko dira dokumentuan argi nabarmentzen direnean.

Dokumentu inprimatuen erreferentzia bibliografikoak

Dokumentu elektronikoen erreferentzia bibliografikoak

Tuit-en erreferentzia bibliografikoak lan akademikoetan