Bibliotekako zerbitzuak

Material bibliografikoa erostea

Material bibliografikoa erostea Unibertsitateko kide guztiek material bibliografikoa erosteko eskaera edota proposamena egin dezakezue. Horretarako zure Bibliotekarekin jar zaitezke harremanetan. Eskertuko genizueke, erostea nahi duzuen dokumentuari buruz ahalik eta daturik gehien ematea.

Dena den, dokumentu hori gure bilduman ez dagoela egiaztatzeko, Bibliotekako katalogoa kontsultatu.

Eskatutako dokumentua jasotzen dugunean zuekin jarriko gara  harremanetan, telefonoz edo posta elektronikoz.