Bibliotekako zerbitzuak

Dokumentuen mailegua

  • Nori dago zuzendua mailegu-zerbitzua?

Unibertsitateko kide guztiei eta Bibliotekako erabiltzaile izendatu dituztenei.

  • Zenbat dokumentu eta zenbat egunetarako?

erabiltzaile mota

dokumentu-kopurua

mailegu-epea

Gradu ikasleak
3 15 egun natural
Proiektuak egiten ari diren ikasleak 6 15 egun natural
Ikasle ohiak 3 10 egun natural
Graduondokoak, masterrak eta doktoretza ikasleak
10 30 egun natural
MUko langileak (PAS-PDI)
45 365 egun natural
MUtik kanpoko irakasleak 10 30 egun natural

 

*Erabiltzaileek dituzten behar zehatzak ikusita epeak aldatu egin daitezke.
  • Zer dokumentu ez dira mailegatzen?

Erreferentzia-obrak (hiztegiak, entziklopediak), aldizkariak eta Bibliotekako langileek erabakitzen duten dokumentuak ezin dira mailegatu.

 

  • Maileguak berritu edo itzuli

Materialak, esandako egunean edo lehenago, Bibliotekako harreran itzuli behar dira. Mailegua berriztu nahi baduzu, jo Bibliotekara edo erabili posta elektronikoa edo telefonoa; hori bai, soilik beste inork eskatu ez badu berriztu ahal izango duzu mailegu-epea. Ez ahaztu zure izen-abizenak emateaz.

  • Nire fakultatea ez den beste bati dokumentu bat eskatzea

Mondragon Unibertsitateko dokumentuak  unibertsitateko kide guztiek eska ditzakete, fakultatea edozein dela ere. Zure fakultatean ez dagoen dokumenturen bat behar baduzu, jarri harremanetan zure bibliotekarekin, dokumentuaren eskaera kudea dezan. Dokumentua zure fakultatera iristen denean, mezua jasoko duzu dokumentua hartzera pasa zaitezen.

Edonola ere, edozein fakultateko Bibliotekara hurbildu eta mailegua eska dezakezu, Mondragon Unibertsitateko Bibliotekako erabiltzaile gisa identifikatuta.

  • Nola jakin dezaket mailegatuta edo erreserbatuta zer dokumentu ditudan?

Maileguan zer duzun jakiteko begiratu Bibliotekako katalogoan “irakurlearen kontua” izeneko atalean. Bibliotekako langileekin harremanetan jarrita ere jaso dezakezu informazio hori.

 

  • Nola lortu Mondragon Unibertsitateko bibliotekan ez dauden dokumentuak?

Behar duzun dokumentua Bibliotekan ez badago,  BIblioteken arteko Mailegu-Zerbitzua erabili dezakezu.

 

  • Zer gertatuko zait dokumentu bat garaiz berritzen edo itzultzen ez badut?

Materialak behar ditugunean eskura izan ditzagun, mailegu epeak errespetatu behar dira.  Asmo horrekin eta gehiegikeriak saihesteko, mailegu-epeak behin eta berriz betetzen ez dituztenentzako zigorrak ezartzen dira.

 

Zigorra atzerapenagatik: berandu itzulitako egun bakoitzeko 2 egun mailegatzeko eskubiderik gabe.