Bibliotekako zerbitzuak

Dokumentuak erreserbatzea

Dokumentuak erreserbatzea Dokumentuak zure Bibliotekarekin harremanetan jarrita erreserba ditzakezu; horretarako jo bertara, edo erabili posta elektronikoa edo telefonoa. Bibliotekak posta elektroniko bat bidaliko dizu dokumentua noiz jaso dezakezun esateko. Bibliotekako  katalogotik ere egin dezakezu erreserba:

Alea "eskuragarri" badago, apaletan dagoen seinale; horrenbestez, katalogoak erreserba ezin duzula egin esango dizu, zuzenean jaso dezakezulako.

“Mailegatuta” badago behealdean giltza bat azalduko da. Aukeratu dagokion Biblioteka eta jarraitu agertzen diren jarraibideak. Bibliotekak posta elektroniko bat bidaliko dizu dokumentua noiz jaso dezakezun esateko.