Bibliotekako zerbitzuak

Biblioteken arteko mailegua

Biblioteken arteko mailegua

Zer da?

Zerbitzu honen bidez Bibliotekan ez dauden baina mailegatu daitezken dokumentu originalak edo erreprodukzioak eskura ditzakezu. Biblioteken arteko maileguak bilduma osatzeko aukera ematen digu baina ez ordezkatzeko. Horrenbestez, ezin dira orain gutxi argitaratu eta erraz lor daitezken dokumentu originalak eskuratu.

Nola eskatu

Dokumentu bat eskatu aurretik, mesedez, egiazta ezazu Bibliotekan ez dagoela; horretarako egin kontsulta katalogoan. Ez badago, egin eskaera zure Bibliotekan ahalik eta datu gehien emanez.

Tarifak

Biblioteken arteko mailegua ez da doakoa; zentroek maileguak bidaltzeagatik eta fotokopiak ateratzeagatik kobratu egiten dute. Momentuz, Bibliotekak hartu du bere gain koste hori, eta MUko ikasleek eta langileek ez dute ezer ordaindu behar, betiere, eskariagatik aurrekontua gainditzen ez bada. Horregaitik eskertuko genizueke behar-beharrezko dokumentuak soilik eskatzea.

Egile-eskubideak

Zerbitzu honen bidez eskatutako dokumentuak helburu akademikoetarako eta ikerketarako baino ez dira erabili behar, eta errespetatu egin behar dira, beti, jabetza intelektualaren eskubideak.

Nola jakin eskatutako dokumentua iritsi den

Eskatutako dokumentua jasotzen dugunean, Biblioteka harremanetan jarriko da zurekin.