Bibliotekako zerbitzuak

Baliabide ez bibliografikoak erreserbatzea

Erreserba-programaren bidez lan egiteko gelak eta espazio ezberdinak erreserba ditzakezu; horietaz gain ordenagailu eramangarriak, bideokamerak, argazki-kamerak, tripodeak, multimedia tresnak (bideo eta entzumen irakurgailuak, cd/dvd grabagailuak, entzungailuak, ahots grabagailuak...), tabletak eta e-readerrak ere badituzu.

Gainera hainbeste eguneroko materialak erabilgarri dituzu: sare-kableak, txartel irakurleak, haririk gabeko aurkezleak, arratoiak, sakeleko eta ordenadore eramangarriko kargadoreak, aurikularrak, grabagailuak, pila kargadoreak, kalibreak, konpasak, metroak... besteak beste.

 

Gogoratu, zure lehenengo aldia bada erreserba-programan zure erabiltzaile datuak bete behar izango dituzu. Horretarako:

1. Zure fakultatea aukeratu.

2. NAN-a (letrarik gabe) sartu.

3. "Saioa hasi" botoiaren gainean klik egin.

4. Lehenengo aldia denean ondorengo mezua agertuko zaizu: "Lehenengo aldiz erabiltzaile?". "Hemen klik eginda eman izena”. Sartu eta formularioa bete.

5. Behin datu guztiak eguneratuta, hasierako orrira bueltatu eta zure izenean erreserbak egiteko aukera izango duzu.