WiFi sarea MGEPen
MGEPeko WiFi sarearen bidez sare korporatibora eta Internetera sartzeko aukera dago ekipo eramangarriak erabilita.
Ez da laguntza teknikorik ematen gailu mugikorrentzat.
Nola konektatu, MGEPen
Wifi sarera konektatu nahi baduzu aukera hauek dituzu:
SSID langileak: Unibertsitateko langileentzat. Hauxe da bai sare korporatibora bai Internetera sartzeko aholkatzen dugun zerbitzua. Baliozko erabiltzaile-izena eta pasahitza eduki behar dituzu. Baliteke Wifi-txartel modelo batzuekin bateragarri ez izatea. Datuak modu zifratuan transmititzen dira.
SSID ikasleak: Unibertsitateko ikasleentzat. Hauxe da bai sare korporatibora bai Internetera sartzeko aholkatzen dugun zerbitzua. Baliozko erabiltzaile-izena eta pasahitza izan behar dituzu. Baliteke Wifi-txartel modelo batzuekin bateragarri ez izatea. Datuak modu zifratuan transmititzen dira.
SSID Mgepweb: Langileei, ikasleei edo bisitariei zuzendua. Ez dira datuak zifratzen. Konexioa ez da segurua.
SSID Eduroam: Langile edo ikasleren bat Eduroam programara atxikita dagoen erakunderen batean dagoenean, sarera konektatu daiteke MGEPko erabiltzaile-kontua erabilita. Era berean, Eduroami atxikitako erakunderen bateko pertsonek MGEPko Wifia erabil dezakete beren erabiltzaile-kontuarekin.
Sarrera-konfigurazioa
Langileak konexioa konfiguratzeko eskuliburua
Ikasleak konexioa konfiguratzeko eskuliburua
Mgepweb konexioa konfiguratzeko eskuliburua
Macintosh-en Wireless konexiorako eskuliburua
Sare-txartelak mailegua
Gaur egun ordenagailu eramangarriek Wifi-txartela izaten dute itsatsirik. Txartel hori ez badute, Bibliotekak baditu haririk gabeko 2 txartel erabiltzaileek erabil ditzaten. Modeloa: 3COM WL-545. Txartel horiek Wifi-sareko konexio-aukera guztietarako balio dute.
Txartel horiek erabili nahi badituzue, jarri harremanetan zuen Bibliotekarekin edo erreserben programa erabiliz
