WIFI sarea

WiFi sarea MGEPen

MGEPeko WiFi sarearen bidez sare korporatibora eta Internetera sartzeko aukera dago ekipo eramangarriak erabilita.

Ez da laguntza teknikorik ematen gailu mugikorrentzat.

Nola konektatu, MGEPen

Wifi sarera konektatu nahi baduzu aukera hauek dituzu:

SSID langileak: Unibertsitateko langileentzat. Hauxe da bai sare korporatibora bai Internetera sartzeko aholkatzen dugun zerbitzua. Baliozko erabiltzaile-izena eta pasahitza eduki behar dituzu. Baliteke Wifi-txartel modelo batzuekin bateragarri ez izatea. Datuak modu zifratuan transmititzen dira.

SSID ikasleak: Unibertsitateko ikasleentzat. Hauxe da bai sare korporatibora bai Internetera sartzeko aholkatzen dugun zerbitzua. Baliozko erabiltzaile-izena eta pasahitza izan behar dituzu. Baliteke Wifi-txartel modelo batzuekin bateragarri ez izatea. Datuak modu zifratuan transmititzen dira.

SSID Mgepweb: Langileei, ikasleei edo bisitariei zuzendua. Ez dira datuak zifratzen. Konexioa ez da segurua.

SSID Eduroam: Langile edo ikasleren bat Eduroam programara atxikita dagoen erakunderen batean dagoenean, sarera konektatu daiteke MGEPko erabiltzaile-kontua erabilita. Era berean, Eduroami atxikitako erakunderen bateko pertsonek MGEPko Wifia erabil dezakete beren erabiltzaile-kontuarekin.

 

Bisitaria bazara eta Wifi sarea behar baduzu, bibliotekarioengana jo behar duzun erabiltzaile eta pasahitza jakiteko.

Sarrera-konfigurazioa

Langileak konexioa konfiguratzeko eskuliburua

Ikasleak konexioa konfiguratzeko eskuliburua

Mgepweb konexioa konfiguratzeko eskuliburua

Macintosh-en Wireless konexiorako eskuliburua

Sare-txartelak mailegua

Gaur egun ordenagailu eramangarriek Wifi-txartela izaten dute itsatsirik.  Txartel hori ez badute, Bibliotekak baditu haririk gabeko 2 txartel erabiltzaileek erabil ditzaten. Modeloa: 3COM WL-545. Txartel horiek Wifi-sareko konexio-aukera guztietarako balio dute.

Txartel horiek erabili nahi badituzue, jarri harremanetan zuen Bibliotekarekin edo erreserben programa erabiliz