WIFI sarea

Wifi sarea ENPRESAGINTZAn

ENPRESAGINTZAko WiFi sarearen bidez sare korporatibora eta Internetera sartzeko aukera dago ekipo eramangarriak erabilita.

Ez da laguntza teknikorik ematen gailu mugikorrentzat.

Enpresagintzan nola konektatu

Wifi sarera konektatu nahi baduzu aukera hauek dituzu:

WIFI – MUE-MIK: Unibertsitateko langileentzat eta ikasleentzat. Hauxe da bai sare korporatibora bai Internetera sartzeko aholkatzen dugun zerbitzua. Baliozko erabiltzaile-izena eta pasahitza eduki behar dituzu. Baliteke Wifi-txartel modelo batzuekin bateragarri ez izatea. Datuak modu zifratuan transmititzen dira.

WIFI - Gonbidatuak: Langileei, ikasleei edo bisitariei zuzendua. Ez dira datuak zifratzen. Konexioa ez da segurua eta sartu ahal izateko, Proxy zerbitzaria konfiguratu behar da nabigatzailean.

Proxy zerbitzaria konfiguratzeko eskuliburuak:

Sare-txartelak mailegatzea

Gaur egun ordenagailu eramangarriek Wifi txartela integratuta izaten dute. Txartel hori ez badu, Bibliotekak baditu erabiltzaileentzat bai txartela integratutako ordenadore eramangarriak bai harirk gabeko txartelak. Txartel horiek Wifi sareko konexio-aukera guztiekin bateragarriak dira.

Hauetako baliabideren bat behar baduzu, eskatu Bibliotekako harreran edo erreserben programa erabiliz