Guri buruz

Mondragon Unibertsitateko Biblioteka

 

BibliotekaMondragon Unibertsitateko Biblioteka ikerkuntza eta ikaskuntzarako baliabide- zentroa da, baita, irakaskuntza eta unibertsitate osoaren funtzionamendu, kudeaketa eta jardueretarako baliabide-zentro bat ere. Bibliotekaren eginkizuna informazio-baliabideak eskuratu eta hedatzea da, unibertsitateko ikasle irakasle prozesuak eta ezagutza garatzeko beharrezkoak diren informazioa eta baliabide teknologikoak eskainiz.

Guztira 2.782 m2 ditu, eta lau campusetan dago banatuta. Haririk gabeko sarea du, 580 lan-eremu, bakarkako eta taldeko lanetarako 15 gela, lanerako gela irekia, 130 ordenagailu, eskanerrak, fotokopiagailuak, inprimagailuak eta ikus-entzunezko ekipoak. Mailegu-zerbitzua ere badu: ordenagailu eramangarriak, tabletak eta e-readerrak, argazki-kamerak, bideo-kamerak, haririk gabeko txartelak, audio-grabagailuak eta abarreko materialak mailegatzen dira.

Bibliotekako ekipo informatikoetatik ikasleek, zehaztutako profilaren arabera, beren prestakuntzarako behar dituzten aplikazio informatiko guztietara sar daitezke.

Bildumak 85.000 liburu ditu,  950 aldizkari paperean eta 30.000 liburu eta 3.000 aldizkari elektroniko baino gehiagotara sarbidea ematen da. Horrez gain, Bibliotekako webgunetik informazio zientifikoko  atari nagusienetara sar zaitezke. Webgunean bibliotekaren katalogoa, erreserbak egiteko programa, Refworks kudeatzaile bibliografikoa eta beste hainbat baliabide eta zerbitzu ere aurkituko dituzu.

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak unibertsitateko kolektibo guztiari eskaintzen dio zerbitzua, eta hiru zentro ditu horretarako:

  • Basque Culinary Center - BCCko Biblioteka, Donostian, Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzien arloan espezializatua.
  • Enpresagintza Fakultateko Biblioteka, Oñatin, Ekonomia eta Enpresa arloan espezializatua.
  • HUHEZIko Biblioteka, Eskoriatzan, Hezkuntza, Komunikazio eta Humanitate arloetan espezializatua.
  • MGEPeko Biblioteka, Arrasaten, Ingeniaritza arloan espezializatua.

Orientatzeko kontsulta itzazu biblioteka horien planoak:

BCCko Bibliotekaren planoa (eraikuntzaren 3. solairuan dago)

ENPRESAGINTZAko Bibliotekaren planoak

HUHEZIko Bibliotekaren planoak

MGEPeko Bibliotekaren planoak

1. pisua

2. pisua

3. pisua