Guri buruz

Lan-eremuak eta ekipamenduak

Mahaiak

Areto orokorrak

Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak 580 lan-eremu baino gehiago ditu, eta 130 ordenagailu eskaintzen dizkizu; hainbat eremutan daude banatuta ordenagailu hauek: isiltasunezko gela orokorretan, gela orokorretan, bakarkako zein taldeko lan-geletan eta ordenagailu-geletan. Gela orokorrak eta isiltazunezkoak izan ezik, gainerakoak erabiltzeko erreserba egin behar duzu; horretarako erreserba-programa erabili edo  jo zure Bibliotekara.


Bilduma zure eskura
Bibliotekako bildumaren zatirik handiena duzu zure eskura bibliotekako geletako apaletan dituzulako liburuak. Materiala Bibliotekatik ateratzeko, mailegu-zerbitzua erabili behar duzu.

Kontsultatu dituzun dokumentuekin zer egin?
Dokumentu bat kontsultatu baduzu, EZ ezazu zegoen apalean utzi, arren, horretarako dauden mahaietan edo gurdietan, baizik.

Talde-lanetarako gelak eta bakarka lan egiteko gelak.

Lau zentroetako  Biblioteketan 15 lan-gela dituzu zure eskura (5 Enpresagintza Fakultatean, 2 HUHEZIn eta 9 MGEPn), eta gela guztiak daude informatikoki hornituta. Aurretik erreserbatu behar dira, eta, gehienez ere, 2 ordurako, baina denbora hori luzatu egin dezakezu. Dena den, gelaren bat libre baldin badago unean bertan okupa dezakezu. Irakasleek, doktoregaiek eta ikertzaileek gelak erreserbatu nahi badituzte,  bakoitzak dituzten berariazko beharrak hartuko dira kontuan. Gelak erreserbatzeko erabili erreserba-programa edo jarri harremanetan zure Bibliotekarekin.

Ordenagailuak

Hiru Biblioteketan banatuta dauden 130 ordenagailu baino gehiago dituzu zure eskura. Guztiek dute Interneterako eta posta elektronikorako sarbidea, baita bulegotika-tresnak ere, eta MGEPko Bibliotekan, gainera, zure ikasketetarako behar dituzun programa guztiak dituzu eskura. Ordenagailu bat erabiltzeko –gehienez ere 2 ordu– erreserba egin behar duzu;  horretarako erreserba-programa erabili edo joan zure Bibliotekara.

Ordenagailu-gelak

MGEPko Bibliotekak 12 ordenagailu dituen gela bat du. Ordenagailu horiek erabiltzeko erreserba egin behar duzu; horretarako erabili erreserba-programa edo joan zure Bibliotekara.

Haririk gabeko sarea

Ordenagailu eramangarriak Bibliotekako edozein lekutan erabil ditzakezu, haririk gabeko sarea baitago. Sarera konektatzeko komunikazio-txartela behar baduzu, eskatu informazio-mahaian edo erabili erreserba-programa.  Txartel hauek Biblioteketako eremuetan erabiltzeko mailegatzen dira, soilik.

Fotokopiagailuak, inprimagailuak eta eskanerrak

Bibliotekak eskaintzen dizkizun ekipoetan dokumentuak fotokopiatzeko, inprimatzeko eta eskanerretik pasatzeko aukera duzu. Kontsulta itzazu instalazioetako planoak tresna horiek non dauden jakiteko, baita fakultate bakoitzak ekipo hauek erabiltzeko dituen arauak ere.

Telebistak, bideo-audio irakurgailuak, dvd-ak, cd grabagailuak, editatzeko eta formatuak aldatzeko softwarea...

Bibliotekan dituzu zure eskura, eta erreserbatu egin ditzakezu; erabili erreserba-programa edo jarri harremanetan zure Bibliotekarekin.

Kamera digitalak

Enpresagintza Fakultateko eta MGEPko Bibliotekek argazki-kamera eta bideo-kamera digitalak mailegatzeko zerbitzua dute. 24 ordurako mailegatzen dira, baina ez asteburuetarako (astelehenetik ostiralera).  Erreserba-programaren bidez edo zure Bibliotekarekin harremanetan jarrita erreserba ditzakezu.

HUHEZIn bideo eta argazki-kameren mailegua Teknologi Zerbitzuen atalean egiten da, Dorleta eraikineko 2. solairuan  multimedia@huhezi.edu; telefono luzapena 115]. Bideokamera digital profesionalak mailegatzeko aukera ere badago bertan