Guri buruz

Bibliotekako baliabide elektronikoak nola erabili

Elektroniko

Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik unibertsitateko kide guztiek dute Bibliotekako baliabide elektroniko guztietara sarbidea (datu-baseak, aldizkari elektronikoak, liburu elektronikoak, aurkibide elektronikoak...). Baliabide horiek erabiltzeko, ez duzu Unibertsitatean bertan egon behar.

Baliabide elektronikoak erabiltzeko identifikatu egin behar zara, eta pantailan ageri zaizkizun aginduak bete beharko dituzu. Kontuan izan:

  • Unibertsitateko kideek soilik dutela sartzeko eskubidea.
  • Ez dute baimenik izango irabaziak lortzeko asmoa duten eta unibertsitate-eremuz kanpoko jarduerak egiteko asmoa dutenek.
  • Erabiltzaileek ikasteko eta ikerketetan erabiltzeko informazioa inprimatu, biltegiratu eta kopiatzeko baimena dute.

Arazorik edo zalantzarik baldin baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan zure Bibliotekarekin.