Guri buruz

Arauak eta erabilera

Biblioteka eta Bibliotekako zerbitzuak erabiltzeko aukera izan dezazun, beti, behar bezala eta modu arduratsuan erabil itzazu zerbitzuak. Saia zaitez instalazioak aurkitu dituzun moduan uzten, eta edozer gertatuz gero, jakinarazi Bibliotekako arduradunei.

Erabiltzaileak

ikastenHonako hauek dira Blbibliotekako erabiltzaileak:

  • Mondragon Unibertsitateko kide guztiak (ikasleak, irakasleak, administrariak  eta ikertzaileak).
  • Mondragon Unibertsitatearekin lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzten enpresetako, erakundeetako eta instituzioetako kideak. Hitzarmen honetan Biblioteka-zerbitzua jasota badago.
  • Horretarako baimena duten beste pertsona batzuk, betiere, kasu bakoitzerako ezarritako ardura zein den kontuan hartuta. Ikasle ohiek Bibliotekako oinarrizko zerbitzuak izango dituzte eskura.

Arautegia

Bibliotekako erabiltzaileek gainerako erabiltzaileak errespetatu behar dituzte; baita Bibliotekak erabiltzaileen eskura jartzen dituen instalazioak, baliabideak eta dokumentuak ere, behar bezala erabili, zaindu eta nahi izanez gero, Bibliotekako langileei laguntza eska diezaiekete.

1. Isiltasuna

Lan- eta ikasketa-giroa errazteko, zarata moderatua egon behar da Biblioteka osoan eta sarrera-eremuetan. Biblioteka bakoitzak taldean lan egiteko diseinatutako gelak ditu, non zarata moderatua onartzen den, eta baita isiltasunean lan egiteko eremu bereziak ere, non erabateko isiltasuna eskatzen den.

2. Lan-eremuak:

Erabiltzaile bakoitzak lan-eremu bakarra okupatu behar du, eta debekatuta dago lan-eremuak erreserbatzea. Erabiltzailea denbora jakin batean, ordu erdi baino gehiago, lan-eremutik falta bada, lekua behar duen beste erabiltzaile batek bete dezake une horretan bertan.

3. Eskuko telefonoak:

Gainerako erabiltzaileei trabarik eragiten ez badie, eskuko telefonoak eta beste tresna teknologiko batzuk ere erabil daitezke.

4. Erabiltzailea identifikatzea:

Bibliotekako erabiltzaile guztiek erabiltzaile gisa identifikatu behar dira, eremu honetako langileek hala eskatzen badie.

5. Zigorrak:

Erabiltzaileren batek arau hauek behin eta berriz urratzen baditu, Bibliotekatik kanporatua izan daiteke. Erabiltzailearen jokaerak zerbitzuaren funtzionamendua, eta instalazioen eta dokumentuen osotasuna arrisku larrian jartzen badu, fakultateak izango du zigortzeko ahalmena.