Baliabideak

Sarbide irekia

Open Access mugimendua informazio zientifiko eta teknikorako sarbidea bermatzen duen nazioarteko ekimena da, murrizketa legal edo ekonomiko guztien gainetik.

Bi estrategia nagusietan oinarritzen da: alde batetik sarbide irekiko aldizkarietan argitalpenean, eta bestaldetik biltegi digital irekien sorkuntzan.

E-prints artxiboek edo biltegi irekiek erakunde zientifiko-akademikoetan ekoiztu eta argitaratu den informaziorako sarbidea ematen dute, adituen arteko komunikazioa handitzen dute eta informazio espezializatuaren elkartrukea eta erabilgarritasuna indartzen laguntzen dute.

Biltegi irekiak edo E-Print artxiboak: komunikazio eta argitalpen zientifiko alternatiboa eskaintzen dute, nazioarteko sarbide irekiko ekimenetan oinarrituta.

Biltegi irekietarako sarbidea: Recolecta, Oaister, Google Scholar, Scirus, doktoretza-tesien E-printak.

Open Course Ware (OCW): nazioarteko sarbide irekiko ekimenetan oinarrituta dago, eta ikaste-irakaste material digitalak dohainik argitaratu eta zabaltzeko ekimena da.

Biltegi irekietarako sarbidea: OCW MIT-Universia, OCW Universia, OCW Consortium, MDX