Datu-baseak
ISI Web of Knowlege: Munduko datu-base ospetsuenetako batzuetara sartzeko plataforma da, barruan ISI Web of Science, Journal Citations Report eta ISI Essential Science Indicators daude.
CSIC: Diziplina anitzeko ataria da eta Espainian 70eko urteetatik orain arte argitaratutako ekoizpen zientifikoa jasotzen du. Batez ere, aldizkari zientifikoetako artikuluak, haien erreferentzia bibliografikoak, eta, modu selektiboan, kongresu, serie, bilduma, txosten eta monografikoetako aktak biltzen ditu.
Engineering Village 2: Ingeniaritzarako eta zientzia aplikatu eta teknikoetarako informazio orokorra duen ataria da. Datu-base garrantzitsuenetako batzuetara sarbidea ematen du: Compendex, Inspect...
Scopus: Elsevier enpresaren erreferentzia eta aipamen bibliografikoen datu-basea da. Aldizkariko indizeak, erreferentziak eta laburpenak biltzen ditu. Patenteak eta webguneak ere eskaintzen ditu.
Business Source Premier: Ekonomia eta Enpresa arloan oinarrituta. 1700 aldizkari tituluren baino gehiagoren erreferentziak ematen ditu, eta haietako 1000 testu osoa ere ematen du.
Ciss Atlas Contable: Merkataritza sozietateei, kontabilitateari eta kontu-ikuskaritzei buruzko legeak, jurisprudentzia, administrazio-doktrina, ereduak, adibideak eta formularioak biltzen dituen datu-basea da.
CissOnline Kontabilitate Kasu Praktikoak: Adibiden bidez kontabilitatearen analisi praktikoa egiten duen datu base bat da. Kontabilitate Plan Orokorraren aplikazio adibideak, kasu praktikoak eta eskemak.
Inguma: Euskaraz egindako ekoizpen zientifiko guztia biltzen duen datu-basea.
Redined: Espainiako aldizkarietan hezkuntzaren inguruan idatzitako artikuluen erreferentziak, hezkuntzarekin erlazionatutako ikerkuntza proiektuak eta errekurtso didaktikoen deskribapenak (1999. urtetik aurrera).
Eric: Hezkuntzaren esparruan munduko informazio-iturri nagusiena. Ingelesez, 1966tik aurrerako informazioa jasotzen du.
