Albisteak

Goi Eskola Politeknikoaren Biblioteka Nazioarteko Bikaintasunaren astean

2017/06/30

TUAS Unibertsitateak, Turku University of Applied Sciences, 2017ko ekainaren 5etik 9ra bitartean International Staff Training Week izeneko bilkura antolatu zuen.

Europa guztiko unibertsitateetatik 100dik gora lagun bertaratu giren, administrazio eta zerbitzuen alorreko langileak guztiak ere. Ekintzen antolakuntzak bikaintasuna zuen ardatz, administrazio esparruan lantzen diren hainbat gai aztertuz, besteak beste, komunikazioa eta marketina, giza baliabideak, I+G+I, ikasle harrera zerbitzuak, nazioarteko zerbitzuak, liburutegiak, etab.

Liburutegien lan-taldearen leloa “Liburutegiak ikasketa eta lanerako ongizatearen sostengu” zen, eta 12 lagun izan giren norberaren esperientziak lankideekin partekatzen. Aipatutako gaien artean, ondorengoak aztertu genituen: bibliotekako espazioen malgutasuna erabilera anitzetarako egokitu ahal izateko, erabiltzaileen prestakuntza, baliabide elektronikoen kontratazio eta kudeaketa, online ikasleendako zerbitzuak edota sarean lan teknikoak egiteko joerak. Ezin ahaztu, aste osoan zehar TUASeko bibliotekako hainbat lankide taldearekin batera izan zirela ekintzetan parte hartzen eta haien ikuspuntua eskaintzen.

Azpimarratzekoa da nazioarteko profesionalen arteko harremanak sendotzeko aukera paregabea eta esperientzia oso aberasgarria izan dela, Finlandiako lankideek eskainitako harrera beroa ahaztu gabe.

Goi Eskola Politeknikoaren Biblioteka Nazioarteko Bikaintasunaren astean

TUAS International Staff Training Week