Albisteak

Bibliotekak Springer argitaletxeko profesionalekin topaketa antolatu du

2011/11/11

Mondragon Unibertsitateko irakasleei eta ikertzaileei zuzenduta, talde handi honen aldizkari zientifikoetan publikatzeko aholkuak emango dituzte. Nathalie Jacobsek, hango argitaratzailea, emango du.

Zalantzak argitzeko topaketa egokia izan dadila espero dugu, batez ere hurrengo kontuetan: artikuluen hartzea eta onarpena; nola argitaratu, era tradizionalean edo sarbide irekian; “open choice” aukeraren kostua, egile edo erakundearentzat; egile-eskubideak eta editorialaren eskubideak…eta abarrekoak.

Topaketak tailer formatua izango du, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan burutuko da, datorren asteazkenean, azaroak 23, goizeko 11tan, 7. eraikinean, 7103 gelan.

Interesatuta bazaude, mededez, zure asistentzia baieztu biblioteka@mondragon.edu emailen bidez

Bibliotekak Springer argitaletxeko profesionalekin topaketa antolatu du