Aktualitatea

MUn euskaraz

MU-n euskaraz! I. Bideo Lehiaketa

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk MUn euskaraz! bideo lehiaketa jarri du martxan, urtarrilaren 27tik apirilaren 16ra.

MUko eguneroko harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen bideo bat sortu behar da, gehienez 3 minutuko iraupena izango duena eta ondoren Youtubera igo.

Bi sari egongo dira, bata 300 eurokoa, epaimahaiak emango duena eta bestea 200 eurokoa Youtuben ikusle gehien izaten dituen bideoak jasoko duena. Irabazleak maiatzean emango dira jakitera.

Beraz, badakizu: bete formulario hau zure datuekin, eta atxiki zure bideoaren YouTubeko lotura.

Lehiaketaren oinarriak hemen.