World Kafe Gaztea

2010/04/29

Eusko Jaurlaritza, Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzaren barruan,  Gazteriaren Euskal Legea eta lege horren abiatzea eta garapena ahalbidetuko duen marko operatiboa diseinatzen ari da.

Hori dela eta, gazte-arloko etorkizuneko esku-hartzea gazteen nahi eta premiekin bat etor dadin, partaidetza-prozesu bat antolatu du. Parte hartzeko programa hau 18 eta 30 urte bitarteko gazteen iritziak instituzioetan entzuteko eratu da.

Hortaz, beste jarduera batzuekin batera, 2010ko apirilean bigarren heziketa eta goi-mailako heziketa zentroetan eta Euskal Unibertsitate Sistema osoan World Kafe izeneko ekimenak garatu dira eta gaur, apirilaren 29a, Mondragon Unibertsitateko Arrasateko campusean gauzatu da ekimen hau.

Bertan, 25 ikasleko talde batek parte hartu du eta beraien etorkizuna nola imajinatzen duten, beraien premiak eta beharrak entzun arazteko aukera izan dute.