V. Branding jardunaldia: Euskaldunak saltzaile onak gara?

2010/06/10

Euskaldunak saltzaile onak gara? Zein garrantzi dauka markak krisi garaian?, Nola kudea dezakegu marka, bezero eta enpresarentzako balioa sor dezan?

Branding eta komunikazioaren sektoreko profesional ezagunek eman diete erantzuna gai hauei ekainaren 10ean Kursaalen egon den jardunaldian.

Jardunaldi hau, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Gipuzkoako Merkatal Ganbarak eta AZK-k antolatu dute.

Parte hartu duten hizlariak, Cristian Saracco (Allego 234), Carlos Sarabia (Grupo ULMA), Pedro Balboa (Kukuxumusu), Leire Barañano (Eroski) eta Joseba Kamio (Harman) izan dira.

Jardunaldiaren helburuak bi izan dira: alde batetik, enpresa munduari jakinarazo marka aktibo estrategikoa dela gero eta globalizatuagoa den merkatu honetan eta bestetik, markaren kudeaketarako hainbat teknologien berri eman bai bezero eta bai enpresari balioa ekar diezaieten.