MUko Ikasturte Hasiera Ekitaldia eta Eraikuntza Berriaren Inaugurazioa
Patxi López lehendakaria buru izan da bi ekitaldietan, Iosu Zabala Unibertsitateko errektorearekin batera.
Mondragon Unibertsitateko errektoreak enpresekin elkarlanean egindako ikerkuntzaren eta transferentziaren (I+T) aldeko apustu irmoa azpimarratu du ikasturtea irekitzeko ekitaldian.
Goi Eskola Politeknikoko Elektronika eta Sistema Txertatuen Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentro berria, Mondragon Unibertsitateko Garaia Campusean inauguratu da. Goi Eskola Politeknikoko lehendakaria den Jose Ramon Goikoetxeak esan duenez, Estatu mailako erreferentzia izateko lehiatuko du sistema txertatu edo adimendunetan.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburu Isabel Celaák, Mondragon Unibertsitateko presidente Javier Sotilek eta Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacobak ere parte hartu dute ikasturtea irekitzeko ekitaldian.
Horiez gain, UPV-EHUko errektore Iñaki Goirizelaia eta Deustuko Unibertsitateko errektore Jaime Oraá ere izan dira irekitze-ekitaldian.
Horrez gain, gaurko saioa MUtelebistan emititu da Goienaren laguntzarekin.
Ekitaldiko hitzaldiak eskuratu nahi badituzu, hemen ikus ditzakezu.
