Albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eskaintza akademiko berritzailea diseinatu du, enpresen premia berriei erantzuten dieten profilekin

2017/03/20

Zalantzarik gabe, mundua beste enpresa- eta industria-eredu baterantz doa, ohikoa ez den beste modu batera kudeatuta egongo den eta antzinako ereduekin zerikusirik izango ez duten ekoizpen-prozesuak barne hartzen dituen eredu baterantz. Mundua 4. Industria Iraultzarantz doa —dagoeneko iritsi ez bada—, baita pertsonak erdigunean jartzen dituen erakundeak kudeatzeko eredu baterantz ere. Aipatutako lehen iraultza handia 4.0 industriari dagokio. Duela gutxi arte, etorkizuna 4.0 industrian oinarrituko zela zioten adituek. Hura iritsi da dagoeneko, eta indartsu gainera. Lehenengo industriara, eta, pixkanaka, gainerako enpresetara, baita zerbitzuen sektorera ere. Enpresa handientzat, errealitate hori gertatzen ari den zerbait da dagoeneko. ETEak pixkanaka egokituko dira errealitate horretara. Hori da, laburbilduz, 4.0 industriak eragindako iraultzaren errealitatea. Enpresetan gertatzen ari den bigarren iraultza handia talentuaren erakarpenarekin eta kudeaketarekin lotuta dago. Nola atxiki eta kudeatu gizarteari balioa, aberastasuna eta garapena eskainiko dizkioten talentu gazteak? Eta nola kudeatu erakundeak, begiak pertsonengan jarrita, eta pertsonen eremu administratiboa zein estrategikoa kudeatuz?

Beste bi iraultza handiren inguruan ere hitz egin ahal izango dugu seguruenik, osasunaren esparruan eta ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan gertatzen ari diren iraultzen inguruan, hain zuzen ere. Izan ere, osasun-arloko teknologietan tratamendu eta diagnostiko medikorako aukera mugagabeak sortu dira. Bestalde, ikus-entzunezko industrian ere nolabaiteko paradigma-aldaketa gertatzen ari da; bertan, kontsumorako ohitura, tresna eta kontaketa berriak guztiz aldatzen ari dira orain arte ezagutu dugun ikus-entzunezko industria.

Iraultza horien guztien artean, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk jaio zen momentutik bertatik izan duen eginkizunaren giltzarria dugu, unibertsitateak lan egiten duen eremu guztietara hedatzen duena: berrikuntza.

Enpresak horrelako euskarrietan oinarritzen dira beren etorkizuna bermatzeko; gainera, profil profesionalen gabezia garrantzitsuak nabarmentzen ari dira. Enpresak 4.0 industrian eta talentua kudeatzen eta atxikitzen espezializatutako profilak eskatzen ari dira aspaldidanik. Baina eskaintza oso eskasa da, oraindik ere, bi kasuetan.  Premia berriek profil berriak eskatzen dituzte, jakina, eta unibertsitateak titulu berriekin eta lehendik dituenak eguneratuz erantzun behar die horiei. Azken finean, etorkizuneko erronketara egokitzeko gai izango den eskaintza berritzaile bat egin behar du, hainbat eremutan.  

Industriak eta enpresek oro har eskatzen dituzten premiei erantzuteko, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eskaintza akademiko bat diseinatu du, hurrengo ikasturtetik aurrera abian jartzeko. Eskaintza horretan, profil horien prestakuntza erantsi du, beste titulu batzuen artean; horrela, enpresek hauteman eta eskatutako premiei erantzungo die.

Titulu ofizialak

Titulu propioak

 

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eskaintza akademiko berritzailea diseinatu du, enpresen premia berriei erantzuten dieten profilekin