Mondragon Unibertsitatea Nazioarteko Bikaintasun Campuserantz
2010/07/12
Mondragon Unibertsitatea azken fasera igaro da, EHUrekin batera, Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena lortzeko bidean.
Izendapen horrek neurtzen du besteak beste zelako kalitatea duen unibertsitateko ikerketaren eta jakintzaren transferentziak.
Estatu espainiarrean MU da aurrera igaro den unibertsitate pribatu bakarra. Gainerako 13ak publikoak dira.
Urrian hartuko da azken erabakia.
Izendapenerako prestatu den bideoa ikusgai dago.
