Albisteak

Lan bila zaude?

2017/06/12

Datorren ekainaren 22an, 10:00etatik 14:00etara, Arrasaten, LANBAI V Enplegu eta Formazio Azoka egingo dugu.

Mondragon Unibertsitateak eta Arrasateko Udalak antolatutako azoka honek, Lanbideren babesletza dauka eta aukera emango dizu 50 enpresa eta erakunde baino gehiagok dituzten beharrak ezagutzeko. Interesa daukazu stand-etan zure curriculum auzteko aukera izango duzu, hitzordua eskatu eta zurea bezalako profilak behar dituzten hainbat enpresarekin elkarrizketak egiteko aukera daukazu eta enplegua bultzatzeko erakunde desberdinek dituzten programen berri izateko aukera ere egongo da.

Azokara etortzeaz gain, zure curriculuma hobetu nahi baduzu, sareetan daukazu marka pertsonala txukundu eta elkarrizketak nola egin behar diren ikasi, aurreko egunetan eskainiko diren tailerretan eman dezakezu izena.

Sar zaitez lanbai2017.mondragon.edu webgunean eta informa zaitez.

Lan bila zaude?