Krisi Ekonomikoa: egoera eta aukerak. Markel Olanoren hitzaldia
Datorren otsailaren 4an, 18:00etan, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olano jaunak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian hitzaldi bat eskeiniko du.
Hitzaldiaren gaia "Krisi Ekonomikoa: egoera eta aukerak" izango da eta bertan, Aldundiak, lurraldearen konpetitibitatea bultzatuz ekonomiaren errekuperazioa aurrera eramateko dituen planen berri jasoko dugu.
Ekitaldi honetako sarrera, Javier Sotil jaunak egingo du; Mondragon Unibertsitateko Presidentea eta Mondragon korporazioko berrikuntza, sustapen eta ezagutza saileko presidenteordeak.
Hitzaldi hau, gaiaren inguruan interesa daukan edozein pertsonari zuzenduta dago.
