Elosuko auzolandegia: Gazte ekintzaileei zuzendutako auzolandegia

2007/05/24

Gaztea zara eta etorkizunean zure enpresa propioa sortzea gustatuko litzaizuke?

Aurtengo udari begira, eta Europako Fondo Sozialak finantzaturik, ekimen berri bat martxan jartzen ari da “Saiolan, Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroa”. Ekimen honek noizbait beraien enpresa propioa sortzea burutik pasatu zaion jendea batu nahi du eta baita inoiz burutik pasatu ez arren ere artikulu hau irakurtzean “Zergatik ez?” pentsatzen dutenak.

Auzolandegia Elosun, Bergarako auzo batean, ingurune natural eta pribilegiatu batean garatuko da eta bertan pertsona ezberdinak ezagutzeko eta hauekin elkarbizitzeko aukera izango da. 15 eguneko elkarbizitza (uztailaren 16tik 29ra) suposatzen duen ekimena da esan bezala, antzeko kezkak dituzten, garapen profesionalerako alternatiben bila dabiltzan eta autoenplegua etorkizuneko aukera bezala ikusten duten pertsonak bildu nahi dituena.

Egunak 3 saiotan banatuko dira: 1) Goizetan lan fisiko bat egingo da (ondarearen hobekuntza edo berrikuntza lana); 2) Arratsaldeetan formazio saioak izango dira Ekintzailetza, Espiritu kooperatiboa eta Enpresen Bideragarritasun Planen ingurukoak; Eta gauetan talde dinamika desberdinak landuko dira.

Informazio gehiago nahi duenak edo zuzenean ekimenean parte hartzeko izena eman nahi duenak Saiolanera deitu dezake (943 71 20 72, Argiñegatik galdetu), korreo elektroniko bat (alarrea@eps.mondragon.edu) bidali edota www.equal-ariadna.net web gunean sartu daiteke. Izena emateko azken data ekainaren 15a izango da.

OHARRA: Partehartzaileek jasotako formazioaren ziurtagiri bat jasoko dute.

Izena emateko fitxa lortu