EKITEN 2010 sari banaketa gaur goizean Mondragon Unibertsitatean
Ekintzailetzako “Ekiten” programan parte hartu duten enpresa-proiekturik onenen sariak banatu ditu Mondragon Unibertsitateak gaur goizean.
Aurten, lehiaketan hiru kategoria bereizi da aurrenekoz: Enpresa Ideia Berrien IV. lehiaketa, Landa-Gunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen II. lehiaketa eta Gazteria, Aisialdia eta Kirol arloko Ideien I. lehiaketa.
Lehiaketa horiek guztiak Mondragon Unibertsitatearen “Ekiten”
sustapenerako eta ekintzailetzarako programaren barruan kokatzen dira
eta guztira 35 taldek parte hartu dute aurtengo honetan.
Kategoria bakoitzeko lehen saria 1.000 eurokoa izan da eta
irabazleek proiektua gauzatzeko beka bat eskuratzeko aukera izango
dute. Bigarren eta hirugarren sariak 500 eurokoak izan dira, hurrenez
hurren.
Programa honen babesleak, Enpresa arloan Gaztempresa, Landa-Gunea Garatzeko kategorian Debemen eta Debagaraia eta Gazteria, Aisialdia eta Kirol arloan Kimuberri izan dira.
Boslan, S.L. argiztapena eta energia-aurrezpeneko proiektuak irabazi du Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa.
Landa-Gunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen II. Lehiaketaren lehen saria Landazale Kooperatibak irabazi du, baserriko produktuak on line saltzeko proiektu bati esker.
Gazteria, Aisialdia eta Kirol arloko Ideien I. Lehiaketa aldiz,
taZEBAez-Team Caching (Smart Rocket) taldeak irabazi du kirolari
gazteei zuzendutako coaching-eko ideia batekin.
Gaur, bederatzi talde saritu dira guztira, hiru kategoria bakoitzeko.
Aurkeztutako proiektuak ebaluatzeko kontuan hartu diren irizpideak
hauek izan dira: ideiak aberastasuna eta enplegua sortzeko duen
gaitasuna, proposamenaren bideragarritasuna, lan-taldearen diziplina
aniztasuna eta ideiaren orijinaltasuna eta izaera berritzailea.
Prentsa oharra
