Albisteak

Bihar goizeko eskolak bertan behera geratzen dira

2017/11/30

Biharko Euskalmetek elurte-arriskuagatik alarma laranjazko egoera aurreikusi duenez, eta/edo EAEn 200 eta 400 metro bitarteko elur-kota eta 10 cm-tik gorako prezipitazio-lodiera espero direnez, Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu bihar –ostirala, azaroaren 1a- Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate eta Oñatiko campusetako goizeko txandako aurrez aurreko eskola guztiak. Zerbitzu akademikoa internet bidez eskainiko da.

11:00etan emango da jakitera webgune honetan, @MUnibertsitatea twitter-kontuan eta KoNet App-an, arratsaldeko aurrez aurreko eskolei buruzko erabakia.

Bihar goizeko eskolak bertan behera geratzen dira