Albisteak

Berdintasunean sentsibilizazio saioa Mondragon Unibertsitatean

2017/11/14

Goiz guztian zehar, Mondragon Unibertsitatea osatzen duten 4 fakultateetako Kontseilu Errektore, Zuzendaritza Batzorde eta Berdintasun Taldeetako 34 lagunek parte hartu dute Elhuyar-ek bideratu duen jardunaldi honetan.

Saio honetan, berdintasunaren inguruko Euskadiko eta Estatuko legedia azaldu da, PLOTINA Proiektuari buruzko informazioa eman da, Unibertsitatean egindako diagnostikoaren datuak eta berdintasun plana aurkeztu dira eta eztabaidarako tarteak ere egon dira.

Mondragon Unibertsitateko eragileak diren talde honekin egin den sentsibilizazio saio hau, berdintasun planaren baitan dauden ekintzetako bat izan da.

PLOTINA, Europako iker erakundeetan genero berdintasuna bultzatzeko abian jarri den europear proiektua da. 

Berdintasunean sentsibilizazio saioa Mondragon Unibertsitatean

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreetako, Zuzendaritza Batzordeetako eta Berdintasun Taldeetako kideak, berdintasunaren inguruko sentsibilizazio saioan