BCC-k gaur bere Nazioarteko Aholku batzordea eratu du.

2010/07/26

Basque Culinary Centerren Nazioarteko Aholku Batzordea eratzeko, Ferrán Adriá buru dutela, hainbat sukaldari entzutetsu elkartu dira Donostian, hala nola Hattori (Japonia), Bottura (Italia), Bras (frantzia), Barber (Amerikako Estatu Batuak), Acurio (Peru), Atala (Brasil) eta Bluementhal (Erresuma Batua).

Redzepi (Danimarka) ere Nazioarteko Aholku Batzordeko kide bat da, baina agenda-arrazoiak direla eta ezin izan da Donostiara etorri. Haren jatetsea munduko onena gisa aukeratu dute.

Gastronomiaren alorrean munduko herrialderik garrantzitsuenetako sukaldaririk onenek osatzen dute Nazioarteko Aholku Batzorde, eta horien egitekoa Basque Culynari Centerreko patronatuari estrategia-zereginetan aholkatzea izango da.

Chefek Fakultateko lanak bisitatu dituzte -lan horiek datorren udan amaituko dira-, eta "Goi-mailako sukaldaritzaren joerei eta prestakuntzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren garrantziari"  buruzko debate batean hartu dute parte. Bertan, Nazioarteko Aholku Batzorderako lan-dinamika finkatu dute.