Albisteak

Ate Irekiko Jardunaldiak

2006/04/03

Mondragon Unibertsitateak 17 Jardunaldi Ireki antolatu ditu aurtengo ikasturte akademikorako. Urtarriletik ekainera bitartean egingo dira dituen bost campusetan.

Mondragon Unibertsitateak Arrasaten, Oñatin, Eskoriatzan, Ordizian eta Irunen dituen fakultateetako jardunaldi horiek bi ordu inguru iraungo.

Jardunaldi Irekiak datorren ikasturte akademikoan unibertsitate-ikasketak egiten hasiko diren ikasleei eta Mondragon Unibertsitatea zuzenean ezagutu nahi duten guraso eta orientatzaileei daude zuzenduta. Izan ere, fakultate bakoitzak bere ikastetxeetan ematen dituen titulazioak zehatz-mehatz azalduko ditu eta, era berean, gaiari buruz sortutako zalantzak argituko ditu.

Helburuak

Hainbat helburu dituzte hizpide ditugun jardunaldiak:

  • Batetik, Mondragon Unibertsitateko fakultateetako departamentu-buru eta irakasleekin iritziak trukatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea dira
  • eta bestetik, gurera etorri eta jardunaldietan parte-hartze aktiboa izatea erabakitzen dutenek fakultate bakoitzaren instalazio, laborategi edo tailerrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, gure unibertsitatea egun garatzen ari den proiektuetako batzuk hurbiletik ezagutu ahal izango dituzte.

Jardunaldietan garrantzi berezia emango zaie Mondragon Unibertsitatearen ezaugarri bereizgarriei. Horrela, arreta berezia eskainiko zaie gure unibertsitatearen berezitasunei, besteak beste, enpresekin ditugun zuzeneko harremanei, ikasleei ikasketak eta lana bateratzeko eskaintzen diegun aukerari eta karrera-amaierako proiektuei. Hitz batean, ikasleen prestakuntza integralerako eta etorkizunerako interes handikoak diren alderdiei erreparatuko zaie.

Ate Irekiko Jardunaldiak