Aktualitatea

Albisteak

Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde batek

Eusko Jaurlaritzaren bikaintasun aitortza jaso du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde batek

2017/02/27

Eusko Jaurlaritzak aitortu egin dio Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerketa talde bati Euskal Sistema Unibetsitarioko ikerketa talde gisa aritzeko. Bikaintasun aitortza hori 2016-2019 epealdirako izango da, beti ere, hurrengo arloan jarduteko: Hizkuntzaren eta literaturaren irakaskuntza eta ikaskuntza: irakasleen hasierako eta etengabeko prestakuntza.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko 1go Foro Teknologikoa

Mondragon Unibertsitateko 1go Foro Teknologikoa

2017/02/24

Atzoko topaketa hau, zeinen bigarren edizioa datorren uztailarako aurreikusita dagoen, Mondragon unibertsitateak eta, bereziki, Goi Eskola Politeknikoak enpresen eskutik eta berauen zerbitzura bidea egiteko tradizioan eta filosofian kokatzen da.

Gehiago irakurri

Euskadiko Unibertsitate Txapelketa Donostian otsailaren 23an ospatu da

Euskadiko Unibertsitate Txapelketa Donostian otsailaren 23an ospatu da

2017/02/24

400 ikasletik gora elkartu dira Euskadiko Unibertsitate Txapelketan kirol modalitate desberdinetan lehiatzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri

Irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazio graduak Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa ikasgaiak emateko

Irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazio graduak Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa ikasgaiak emateko

2017/02/23

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan berehala eskolak ematen hasteko. Irakasleak eman beharko ditu bi ikasgai: Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa. 2017ko otsailaren 28ra arte jasoko dira interesatuen curriculumak.

Gehiago irakurri

Ikasle talde batek egindako "Leihotik" film laburra estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman

Ikasle talde batek egindako "Leihotik" film laburra estreinatuko dute Donostiako Trueba zineman

2017/02/22

Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasle talde batek egindako "Leihoak" film laburra aukeratu dute Kresala Zineklubean proiektatzeko. Emanaldia egingo dute, martxoaren 20an, 19:30etan, Donostiako Trueba zineman. Nekane Muñoz, Irene Arin, Ana Urkola, Ane Alberdi, Paul Arzanegi, Ane Aierbe eta Maider Navarro ikaslee osatzen dute film laburraren lantaldea.

Gehiago irakurri

2017-2020 Plan Estrategikoa eta 2016-2017 ikasturteko Gestio Plana onartu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko bazkideek

2017-2020 Plan Estrategikoa eta 2016-2017 ikasturteko Gestio Plana onartu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko bazkideek

2017/02/22

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko bazkideek urteko Batzar Orokorra egin zuten pasa den hilaren 21an. Batzarrean onartu zituzten, besteak beste, 2015-2016 ekitaldiko Gestio Txostena, 2017-2020 Plan Estrategikoa eta 2016-2017 Gestio Plana. Gainera, Eskoriatzako campusean egindako bileran, aurkeztu zuten eta ikasturte horretako memoria. Era berean, Kontseilu Errektoreko, Kontseilu Sozialeko eta Zaintza Batzordeko kide berriaren izendapenak ere onartu zituzten.

Gehiago irakurri

Berriup-eko 10 proiektu finalisten artean 2 startup Mondragon Team Academy-koak izan dira.

Berriup-eko 10 proiektu finalisten artean 2 startup Mondragon Team Academy-koak izan dira.

2017/02/22

Otsailaren 17an, ostirala, Tabakaleran(Donosti) ospatu zen. 10 proiektu finalista aurkeztu ziren, 87 startup aurkeztu ondoren lenengo txandan.

Gehiago irakurri

MONDRAGON UNIBERTSITATEko txapelketa jokatu zen atzo Arrasaten

MONDRAGON UNIBERTSITATEko txapelketa jokatu zen atzo Arrasaten

2017/02/16

MONDRAGON UNIBERTSITATEko txapelketan 200 ikasle baino gehiago batu ziren.

Gehiago irakurri

Atzerriko beste 13 Erasmus+ ikasle berri etorri dira fakultatera Udaberriko Programa egitera

Atzerriko beste 13 Erasmus+ ikasle berri etorri dira fakultatera Udaberriko Programa egitera

2017/02/13

Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera 2016-2017 ikasturteko udaberriko Erasmus+ ikasle berriak. Ikasturteko bigarren txanda honetan 13 ikasle berri etorri dira; horietatik 11 Hezkuntza programara eta beste biak Komunikazio programara. Ikasle hauek gehitzen dira fakultatean dagoeneko ikasten ari den atzerriko ikaste taldeari: ikasturte osoan Erasmus+ programa egiten ari diren Hezkuntzako bi ikasle eta Ipar Amerikatik praktikak egitera etorritako Texaseko bost ikasleak. Guztira, gaur egun, atzerritik etorritako 20 gazte daude ikasketak egiten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Formigalen izan dira eskiatzen

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Formigalen izan dira eskiatzen

2017/02/10

Aurreko bi asteetan zehar Mondragon Unibertsitateko ikasleak Formigalen egon dira

Gehiago irakurri

Lankidetza hitzarmena SENER eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren artean

Lankidetza hitzarmena SENER eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren artean

2017/02/10

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta SENERrek akordioa lortu dute teknologiaren garapenean eta talentuaren kudeaketan lanean aritzeko

Gehiago irakurri

Ate irekien jardunaldia larunbatean Ingeniaritzako Fakultatean, Arrasaten

Ate irekien jardunaldia larunbatean Ingeniaritzako Fakultatean, Arrasaten

2017/02/09

MONDRAGON UNIBERTSITATEAk larunbat honetan, Otsailaren 11n, 10:30ean, ate irekien jardunaldia egingo du bere Arrasateko campusean (Loramendi 4an), Areto Nagusian, Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen dituen ingeniaritzako graduen berri emateko.

Gehiago irakurri

Oihaletatik zintzilik

Oihaletatik zintzilik

2017/02/08

MONDRAGON UNIBERTSITATEko hogei ikasletik gora dabiltza ohial akrobazia ikastaroan

Gehiago irakurri

Gaur aurkeztu dute Euspot lehiaketako 6. edizioko gaia: "Aniztasunak aberastu egiten gaitu"

Gaur aurkeztu dute Euspot lehiaketako 6. edizioko gaia: "Aniztasunak aberastu egiten gaitu"

2017/02/08

Gaur, hilak 8, aurkeztu da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 6. edizioa. Aurtengo edizioan jorratuko den gaia: Aniztasunak aberasten gaitu. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, egindako aurkezpen publikoan egon dira antolatzaileekin batera gizarte mugimenduetako ordezkariak. Euspot antolatzen dute Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko eta, aurten hasita, Arizmendi Ikastolak. Euskarazko spot lehiaketak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.

Gehiago irakurri

Otsailaren 13an, Jardunaldi Pedagogikoko bigarren mintegia egingo dute Eskoriatzako campusean

Otsailaren 13an, Jardunaldi Pedagogikoko bigarren mintegia egingo dute Eskoriatzako campusean

2017/02/06

Otsailaren 13an, astelehenarekin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen Jardunaldi Pedagogiko bigarren mintegia egingo dute Eskoriatzeko campusean. Jardunaldia hasiko da 09:00etan, eta bertan parte hartuko dute, fakultateko ikertzaileekin batera, Juana Sancho eta Fernando Hernandez Universitat de Barcelonako Didàctica i Organització Educativa Departamentuko ikertzaileek.

Gehiago irakurri

Industria prestatuta al dago ingurune interkonektatuek planteatzen dituzten segurtasun erronkei dagokienez?

Industria prestatuta al dago ingurune interkonektatuek planteatzen dituzten segurtasun erronkei dagokienez?

2017/02/02

4.0 Industriako proiektu batean abiatzen den edozein enpresak, handia zein txikia izan, kontuan hartu behar ditu bere ekoizpen prozesuan teknologia jakin batzuk sartzeak nolako eragina izango duen zibersegurtasunari dagokionez.

Gehiago irakurri

Goierriko ikasleak GEPeko barne txapelketan garaile, saski baloian

Goierriko ikasleak GEPeko barne txapelketan garaile, saski baloian

2017/01/31

GEPeko saskibaloi finalean Goierrik Arrasateren aurka 81-50 irabazi du.

Gehiago irakurri

Texasetik etorritako bost ikaslek Hezkuntza praktikak egingo dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako programan

Texasetik etorritako bost ikaslek Hezkuntza praktikak egingo dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako programan

2017/01/30

Amerikako Estatu Batuetako Texas estatutik etorritako bost ikaslek Hezkuntza praktikak egingo dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako "Placements for Teaching Practice" programan. Etorritako gazteak dira Texas Christian University-ko ikasleak.

Gehiago irakurri

Ane Irazabal Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohiak eta Maia Iribarne 4. mailako ikasleak Argia Sari bana irabazi dute

Ane Irazabal Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohiak eta Maia Iribarne 4. mailako ikasleak Argia Sari bana irabazi dute

2017/01/30

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohi bat eta egungo 4. mailako ikasle bat daude aurtengo Argia Sariak irabazleen artean. Ane Irazabal fakultateko ikasle ohiak irabazi du Prentsako Argia Sariaren, Maia Iribarne 4. mailako ikasleak, aldiz, Ikus-entzunezkoak Argia Saria. Pasa den ostiralean banatu ziren sariak Usurbilen egindako ekitaldian.

Gehiago irakurri