Mendeberri

Mendeberrik ebaluazio sistemaren eraldaketa suspertu du

M.U.k ebaluazio sistema aldatu du hezkuntza proiektu berriari egokitzeko. Jakintzaren alderdi guztiak ebaluatu behar dira: jakitea, egiten jakitea, lankidetzan aritzea eta izatea.

Hezkuntza proiektuak aldatzen direnean, ebaluazio sistemak ere aldatu behar dira, ezinbestean. Hezkuntza proiektu jakin baten funtsa ikaslearen formazio integrala bada, ez litzateke nahikoa izango jakintza teknikoa soilik ebaluatzea ikaslearen jarraipena egiteko. Beraz, ebaluazioak egokia ehar du izan eta, gainera, funtzio nagusia du irakasleen zein ikasleen lana, kemena eta indarrak bideratzen dituelako.

Hori dela-eta, Mondragón Unibertsitateak ebaluazioaren objektua (zer), prozedura (nola) eta denboralizazioa (noiz) eraldatu ditu.

Objektuari dagokionez, honako konpetentzia hauen jarraipena egiten du: teknikoak, metodologikoak, partehartzaileak eta pertsonalak. Eta konpetentzia motaren arabera ebaluazio kuantitatiboak, kualitatiboak edo biak erabiltzen ditu.

Horretarako estrategiak abiatu eta eszenatokiak eta tresnak sortu ditu; adibidez, funtsezkoa da ikaslearengan hausnarketa suspertzea. Eta hausnarketa hori taldean eta maila indibidualean egiten da, hainbat tresna erabilita: gordailua, eztabaida, egunkaria, etab.

Mondragon Unibertsitateko fakultate bakoitzak erabiltzen dituen metodologien arabera, bere bidea egiten ari da etengabe ebaluazio integrala lortzeko helburua.

Horren isla da urrian Arrasaten Mondragon Unibertsitateak antolatu zuen Nazioarteko Mintegia ebaluazio sistemen inguruan. Bertan, Europako hainbat unibertsitatetako irakasleek parte hartu zuten beraien esperientziak eta gogoetak elkar-trukatuaz. Beti hobekuntza helburu izanik.

Can everything be assessed?

The cultural dimension of the education process is important for the civil society and those students who mainly focus on their personal development and interests. Culture cannot be directly measured and therefore not assessed. However, through norms and attitudes culture influences the learning process, which in its turn influences the outcome of the education. (Hansen & Rosenorn, 2005).

Itzuli