Berriak

Maiatzaren 8an, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren bigarren edizioa, Eskoriatzako campusean

Jardunaldia Maiatzaren 8an, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren bigarren edizioa, Eskoriatzako campusean 2024·03·19

“Sasi guztien artetik” lelopean antolatutako jardunaldian, parte hartuko dute Josu Martinez ‘Bizkarsoro’ filmaren zuzendariak, Xabier Irujo historialariak eta Alaitz Aizpuru filosofoak.

Informazio gehiago

Ireki da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren bigarren edizioan izena emateko epea

Profesionalentzako prestakuntza Ireki da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren bigarren edizioan izena emateko epea 2024·03·12

Ekainaren 5era arteko epea izango dute parte-hartzaileek inskripzioa online egiteko. Titulu honen helburua da euskal kulturak bizi dituen maila askotako desafioei erantzuteko kultur eragileak prestatzea.

Informazio gehiago

Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa abiarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalentzako Prestakuntza Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa abiarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·03·11

Apirilaren 15ean hasiko da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu duen ikastaroa, eta lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasle guztiei zuzenduta dago

Informazio gehiago

 

Korrikaren harira, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek

Korrika Korrikaren harira, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek 2024·03·05

Ekitaldiak egingo dira, martxoaren 4an hasita eta Korrikak irauten duten bitartean, Fakultateak dituen hiru campusetan: Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilbao AS Fabriken.

Informazio gehiago

Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko Arikalatarren lehen topaketa egin da Altsasun, Mondragon Unibertsitateak, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta

Topaketa Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko Arikalatarren lehen topaketa egin da Altsasun, Mondragon Unibertsitateak, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta 2024·03·05

‘Arikala’ egitasmoan parte hartzen ari diren Euskal Herri osoko 450 ikaslek lagunarteko euskara landu eta sustatzeko dinamikak egin dituzte bi egunez.

Informazio gehiago

Apiriletik maiatzera, Irakaste-ikaste prozesuen berrikuntzan espezializazio Ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Profesionalentzako prestakuntza Apiriletik maiatzera, Irakaste-ikaste prozesuen berrikuntzan espezializazio Ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak 2024·03·04

Ikastaroak izango du 130 orduko iraupena eta modalitate hibridoan eskainiko da: online saioak + aurrez aurreko hiru workshop Bilbon.

Informazio gehiago

 

Xabier Retegiren ‘Horizontes de esperanza’ liburu berriaren aurkezpena hartu du Mondragon Unibertsitateak

Aurkezpena Xabier Retegiren ‘Horizontes de esperanza’ liburu berriaren aurkezpena hartu du Mondragon Unibertsitateak 2024·02·16

Xabier Retegik honako hauek izan ditu lagun: Nagore Ipiña fakultateko dekanoa eta Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendaria, elkarrizketatzaile lanetan.

Informazio gehiago

‘InpAkta’ aurkeztu dute Bilbon, 22 erakundek bultzatu eta gizartean inpaktu handia duten gaiak landuko dituen aldizkari zientifikoa

InpAkta ‘InpAkta’ aurkeztu dute Bilbon, 22 erakundek bultzatu eta gizartean inpaktu handia duten gaiak landuko dituen aldizkari zientifikoa 2024·02·08

Bilboko Bizkaia aretoan egindako ekitaldian parte hartu dute Eva Ferreira EHU/UPVko errektoreak, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Juan Jose Etxberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Rikardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendari nagusiak eta Ugo Mayor Ikerbasque ikertzailea eta ‘InpAkta’ aldizkariko erredakzio-buruak.

Informazio gehiago

Telefono mugikorren eta adin txikikoen arteko harremana izango da Euspot 2024 lehiaketako gaia

Euspot Telefono mugikorren eta adin txikikoen arteko harremana izango da Euspot 2024 lehiaketako gaia 2024·02·08

3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. 2024ko maiatzaren 20an bukatuko da lanak aurkezteko epea.

Informazio gehiago

 

Garaiko erronkei humanitateetatik begiratzeko helburuarekin, hiru mintegi antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Mintegi irekiak Garaiko erronkei humanitateetatik begiratzeko helburuarekin, hiru mintegi antolatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·02·07

Mintegiak egingo dira Bilbao AS Fabrik-en, 2024ko otsailaren 7an, martxoaren 20an eta apirilaren 17an.

Informazio gehiago

STEM eta digitalizazio arlorako irakasle-ikertzaileak kontratatu nahi ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-eskaintzak STEM eta digitalizazio arlorako irakasle-ikertzaileak kontratatu nahi ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·02·07

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko martxoaren 1ean.

Informazio gehiago

Nolakoa izango den gipuzkoarren enplegua irudikatzeko, abian da ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketaren bigarren edizioa

GipuzkoHarrok lehiaketa Nolakoa izango den gipuzkoarren enplegua irudikatzeko, abian da ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketaren bigarren edizioa 2024·01·31

Parte-hartzaileek irudikatu beharko dute 30-90 segundo arteko bideoetan, nolakoa izango den etorkizuneko gipuzkoarren enplegua. Bi sail izango ditu lehiaketak: 18 urtetik gorakoena eta 18 urtetik beherakoena.

Informazio gehiago

 

Itziar Leemansen 'Ximinoa' film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema

Huhezinema Itziar Leemansen 'Ximinoa' film laburrak irabazi du aurtengo Huhezinema 2024·01·29

Kepa Errasti aktorearen gidaritzapean, Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.

Informazio gehiago

Ikastetxeetako esperientziak oinarri hartuta, koirakaskunzaren abantailak izan dituzte hizpide Eskoriatzako campusean

Koirakaskunza Jardunaldia Ikastetxeetako esperientziak oinarri hartuta, koirakaskunzaren abantailak izan dituzte hizpide Eskoriatzako campusean 2024·01·26

Jardunaldian, parte hartu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek, Ana Hernandez irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek.

Informazio gehiago

FLL Euskadi-MONDRAGON edizio berria, boluntario bila

BOLUNTARIOAK FLL Euskadi-MONDRAGON edizio berria, boluntario bila 2024·01·25

Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean eta Iturripeko kiroldegian antolatuko da martxoaren 2ko ekitaldi nagusia

Informazio gehiago

 

Eraikinen mantentze-lanetako teknikaria kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-eskaintza Eraikinen mantentze-lanetako teknikaria kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·01·22

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko otsailaren 2an.

Informazio gehiago

Martxotik aurrera, hezkuntza berrikuntza proiektuen diseinua errazte estrategikoan oinarritutako formazioa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak

Profesionalentzako prestakuntza Martxotik aurrera, hezkuntza berrikuntza proiektuen diseinua errazte estrategikoan oinarritutako formazioa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak 2024·01·22

Ikastaroa hasiko da 2024ko martxoaren 17an eta bukatuko da ekainaren 9an. Modalitate hibridoan eskainiko da: online saioak + aurrez aurreko lau workshop.

Informazio gehiago

Film laburren lehiaketaz gain, tailerrak, masterclassak, performance-ak eta kontzertuak ekarriko ditu 2024ko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak

Huhezinema 2024 Film laburren lehiaketaz gain, tailerrak, masterclassak, performance-ak eta kontzertuak ekarriko ditu 2024ko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak 2024·01·19

Urtarrilaren 24, 25 eta 26an, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean eta inguruan egingo da jaialdiaren 17. edizioa.

Informazio gehiago

 

Nafarroako Gobernuak eta Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroaren bigarren edizioa aurkeztu dute

Profesionalentzako prestakuntza Nafarroako Gobernuak eta Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroaren bigarren edizioa aurkeztu dute 2024·01·18

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen tituluak Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza du, erdi-presentziala izango da eta urtarrilean abiatuko da.

Informazio gehiago

Kolorearen Kudeaketa Ikastaro Aurreratua eskainiko dugu ESCAC Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-rekin elkarlanean

Profesionalentzako ikastaroa Kolorearen Kudeaketa Ikastaro Aurreratua eskainiko dugu ESCAC Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-rekin elkarlanean 2024·01·17

Ikastaroa hasiko da 2024ko martxoaren 5ean, doakoa izango da eta zuzenduta dago ikus-entzunezkoen sektorean lan egiten duten profesionalei, kolorearen kudeaketan espezializatzeko interesa dutenei eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak dituzten ikasleei.

Informazio gehiago

Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, urtarrilaren 26an, Eskoriatzako campusean

Koirakaskuntza Jardunaldia Koirakaskuntza esperientziak partekatzeko jardunaldia, urtarrilaren 26an, Eskoriatzako campusean 2024·01·10

Jardunaldian parte hartuko dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek, Ana Hernandez irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek.

Informazio gehiago

 

Gabonak direla eta, abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 8ra arte, itxita egongo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Gabonetako oporrak Gabonak direla eta, abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 8ra arte, itxita egongo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 2023·12·21

Gabonetako oporrak direla eta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da 2023ko abenduaren 22tik 2024ko urtarrilaren 8ra arte.

Informazio gehiago

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Master berria eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Master berria Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unibertsitate Master berria eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·12·19

2024-25 ikasturtean abiatuko da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen master berria, eta ikasleak gaituko ditu ikertzaile gisa eta lortuko dute doktorego programarako sarrera.

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Atari berria

ATARIA Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Atari berria 2023·12·19

Mondragon Unibertsitatearen Ekoizpen Zientifikoaren Ataria argitaratu da. Atariak, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ekoizpen zientifikoa biltzen du, eta bere jarduerari ikusgarritasuna eta gardentasuna ematen dizkio.

Informazio gehiago

 

Mondragon Unibertsitateak UniverCity nazioarteko mintegia antolatu du hiri-trantsizio jasangarriei buruz eztabaidatzeko

Jardunaldia Mondragon Unibertsitateak UniverCity nazioarteko mintegia antolatu du hiri-trantsizio jasangarriei buruz eztabaidatzeko 2023·12·15

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak UniverCity mintegiaren hirugarren edizioa antolatu du. Nazioarteko mintegi horren helburua da agerian jartzea ikerketak eta hezkuntzak hiri-trantsizio demokratiko eta jasangarria lortzeko duten zeregina.

Informazio gehiago

Kooperatibismoa eta Mondragon esperientzia bertatik bertara ezagutzeko interesa dutenentzat ikastaroa eskainiko du LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak

Kooperatibismoa Kooperatibismoa eta Mondragon esperientzia bertatik bertara ezagutzeko interesa dutenentzat ikastaroa eskainiko du LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak 2023·12·13

‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroak 75 ordu iraungo du, online eskainiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute astebeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian.

Informazio gehiago

Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Akreditazio Instituzionala Akreditazio Instituzionala egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·12·13

Unibasq-ek gidatutako Akreditazio Instituzional prozesuaren barruan, audientzia publikoa eskainiko dute abenduaren 14an.

Informazio gehiago

 

Gizartean inpaktu zuzena duten gai sozial eta politikoak jorratuko dituen ‘InpAkta’ aldizkari zientifikoa aurkeztu dugu Durangoko Azokan

Argitalpena Gizartean inpaktu zuzena duten gai sozial eta politikoak jorratuko dituen ‘InpAkta’ aldizkari zientifikoa aurkeztu dugu Durangoko Azokan 2023·12·12

Aldizkariaren babesleen artean daude Euskal Herri osoko 22 erakunde, tartean, unibertsitateak eta ikerketarekin lotutako erakundeak. 2024ko otsailean egingo dituzte aurkezpen instituzionalak Iruñean, Bilbon eta Baionan.

Informazio gehiago

Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Eukararen Eguna Euskararen Egunarekin bat egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·12·04

‘BizHitzak’ proiektua aitzakia hartuta, hainbat ekitaldi ireki antolatu dute Eskoriatzako eta Bilbao AS Fabrik-eko campusetan.

Informazio gehiago

Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2022’

Irakur gida Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2022’ 2023·12·04

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak koordinatutako taldeak aztertu ditu haur eta gazteei zuzenduta, 2022. urtean, euskaraz argitaratu diren 225 liburuak.

Informazio gehiago