Unibertsitate aditu titulua Kulturartekotasuna eta Eleaniztasuna

Unibertsitatez kanpoko irakasleentzako prestakuntza ikastaro moduan homologazio bidean.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)

Helburuak

  • Aditu honen helburua erronka berriei profesionaltasunez erantzuteko irakasleak eta eskoletako arduradunak prestatzea da. Erronka berrien artean nagusiki bi landuko dira: kultur artekotasuna eta eleaniztasuna testuinguru elebidunean.

Parte-hartzaileak

  • Egun irakasle lanetan diharduten edo aritzeko asmoa duten guztiak.
  • Egun aholkulari edo irakasle lanetan diharduten edo asmoa duten guztiak.
  • Hezkuntzaren erronka berriez arduratsu jokatu nahi duten profesionalak.
  • Hezkuntza eta hizkuntza proiektuekin zerikusia duten profesionalak.

Egitura

Programa ondorengoa da:

1. (110 ordutako zuzeneko eta ez zuzeneko prestakuntza):

  •  Hizkuntzaren jabekuntza.
  • Bigarren hezkuntzaren garapena.
  • Eskolako curriculuma ikaslearen bigarren hizkuntzan.
  • Kultura eta trataera ikasgelan.
  • Familia eta balioak.
  • Ikasgelaren antolaketa eta hizkuntzaren didaktika egoera eleanitzetan eta kulturanitzetan.

2. Proiektua (100 ordu): garrantzi berezia eman nahi zaio proiektuaren kalitateari; izan ere, kulturen arteko hartu-emanak kudeatzeko profesionalen beharra areagotzen ari den honetan, jakintza teorikoa errealitatearekin alderatzeak berebiziko garrantzia duelakoan baikaude.

GUZTIRA: 210 ordu.

Antolamendua

Zuzendaria:

Matilde Sainz, directora de Educación, profesora de Huhezi.

Egutegia

2007ko azaroa – 2008ko ekaina.